Athletic Club

Normaltasuna gaurko lan saioan

Normaltasuna gaurko lan saioan

Athletic Clubek lan saioa normaltasun osoz egin du gaur goizean La Grava futbol zelaian zale…

Athletic Clubek lan saioa normaltasun osoz egin du gaur goizean La Grava futbol zelaian zale batzuk eta kazetariak lekukoak zirela. Bertan egon dira lesionaturik ez dauden guztiak, Murillo izan ezik, eta ordu t’erdiz aritu dira, Levanteren aurkako hamaikakoan egon zirenak apur bat gutxiago egon badira ere. Beroketa ariketak, futbol-tenisa, errondoak eta partidotxoa egin dituzte zurigorriek.

Ostean, bertaratu diren hedabideen eskakizunak bete ostean, Valentziako L’Oceanograficera abiatu dira eta bertan bazkaldu ostean ordu t’erdiko bisitaldia egin dute, harrera ezinobea jasoz.

Biharkoan goizez lan egingo dute La Calderonan eta arratsaldez izango da lan saioa 17:00etan La Grava futbol zelaian.