Athletic Club

Ostiral eta larunbateko lan saioak

Ostiral eta larunbateko lan saioak

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egingo du bihar, ostiralean, 11:00etan La Calderonaren gimnasioan, ateak…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egingo du bihar, ostiralean, 11:00etan La Calderonaren gimnasioan, ateak itxita. Arratsaldez, espedizioa 18:00etan abiatuko da Bilborantz Valentziatik. Aireportuan ez da adierazpenik egingo.

Larunbatean, 17:00etan egingo da lan saioa San Mamesen ateak itxita eta ostean deialdia zein prentsaurrekoa eskainiko ditu Jose Manuel Esnal, Mane entrenatzaileak.

Ostegunean lan saioa egin du Athletic Clubek La Gravan. Entrenatzaileak bi taldetan banatu ditu jokalariak eta ia ordu t’erdiz aritu dira. Iraola eta Murillo normaltasunez aritu dira, Etxeberria lasterka egiteari ekin dio, Sarriegi ez da taldearekin egon eta hoteleko gimnasioan aritu da. Ostean prentsaurrekoa eskaini du Mane entrenatzaileak.