Athletic Club

Real Sociedad-Athletic Club, hamaikakoak

Real Sociedad-Athletic Club, hamaikakoak

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Aranzubia; Exposito, Sarriegi, Amorebieta, Javi Gonzalez; Murillo, Iraola; Garmendia,…

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Aranzubia; Exposito, Sarriegi, Amorebieta, Javi Gonzalez; Murillo, Iraola; Garmendia, Aduriz, Yeste; Urzaiz. Aulkian Alba; Llorente, Dañobeitia, Iturriaga, Gaizka Bergara, Zubiaurre eta Gabilondo egongo dira

Javi Martinez eta Casas geratu dira deialditik at.

Real Sociedadek honako hamaikakoa zelairatuko du: Bravo; Rekarte, Mikel Gonzalez, V. Lopez, Garrido; Juanito, Elustondo; Xabi Prieto, Jesuli, Savio, Skoubo;
Aulkian Riesgo; Kovacevic, Aranburu, Garitano, Herrera, Gerardo, Gari Uranga egongo dira.

Athletic Clubeko espedizioak paseo txikia eman du Ondarretako hondartzatik, bertan 4 graduko temperatura zegoela. Hogei minutu inguru egon dira eta 12:00etan zurigorriek eduki dute hitzaldi teknikoa. Bazkaldu ostean, 15:15ean abiatu da futbol zelaiara espedizioa, Joxe Anjel Iribar eta Daniel Ruiz Bazanek buru zuela eta 15:30ean heldu dira Anoetara.
Zale zurigorri batzu ere egongo dira Anoetan goizean Donostian ikusitakoaren arabera.

Undiano Mallenco izango da epailea.