Athletic Club

Athletic Clubek europar lehiaketetan izan zuen lehen hitzorduaren 50. urteurrena

Athletic Clubek europar lehiaketetan izan zuen lehen hitzorduaren 50. urteurrena

Garaikur eta Erakusketa Aretoan (San Mames futbol zelaia, 26 atea) aldi baterako erakusketa zabalduko du…

Garaikur eta Erakusketa Aretoan (San Mames futbol zelaia, 26 atea) aldi baterako erakusketa zabalduko du gaur Athletic Clubek europar lehiaketetan izan zuen lehen hitzorduaren 50. urteurrena dela-eta.

Erakusketa historia-balio handiko agiri grafiko bat hartzen du abiapuntutzat: zazpi minutuko filma, orain arte ikusi ez dena, Katedralean jokatu zen Athletic Club eta Manchester Uniteden arteko partida ahaztuezinaren unerik garrantzitsuenak hartzen dituena. Filma Javier Zubizarreta Zabalak utzi digu bere artxibotik hartuta.

Horren inguruan 1956-1957ko Europako Kopan F.C. Porto, Budapesteko Honved eta Manchester Uniteden kontrako kanporaketei dagozkien beste agiri batzuk, garaikurrak eta jatorrizko opariak daude ikusgai. Denboraldi hartakoa izan zen bigarren aldia txapelketa hori, egungo Txapeldunen Liga, jokatzen zena.

Garaikur eta Erakusketa Azokan dauden objektuen artean garaiko sarrerak eta egitarauak ikus daitezke eta baita ere histori-argazkiak (Piru Gainza eta Puskas Pitxitxiri lore eskaintza egiteko bidean) edota UEFAren eskutitza, bere idazkariak sinatuta, final laurdenetako zozketara joateko gonbitearekin.

Bisitariak ikusi ahalko du ere larruzko cigarro-kaxa, Athletic Clubek Manchester Unitedeko kideei oparitu ziena -Duncan Edwards Ingalaterrako nazioarteko jokalariarena zen- edota zurigorrien garaipena isladatzen den egunkariaren orria, ‘Garaipena elur gainean’ diona.