Garmendia: Arazoak kuadrizepsean
Joseba Garmendia: Ezker eskuko metakarpoko bigarren hezurraren haustura. Eskuin kuadrizepsean sentitu du mina eta entrenatzeari…
Joseba Garmendia: Ezker eskuko metakarpoko bigarren hezurraren haustura. Eskuin kuadrizepsean sentitu du mina eta entrenatzeari utzi egin dio. Froga osagarriak egingo zaizkio lesioaren nondik-norakoak zehazteko.
Roberto Martínez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.
Lasterka iraunkorrari ekin dio eta lan egiten du gimnasioan, fisioterapia jasoz ere.
Pablo Orbaiz: Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.
Fisioterapia jasotzen eta sendatze prozesua segitzen du.
Ustaritz Aldekoaotalora: Ezker hankako bizeps femoraleko haustura miofibrilarra.
Luis Prieto: Haustura miofibrilarra eskuin hankako aurreko ondestean.
Lan gutxiago egin dute gaurkoan.
Joseba Etxeberria: Eskuin oineko bigarren behatzaren bigarren falangearen haustura.
Lasterka iraunkorra egiten du, gimnasioan eta bizikletan ere egiten du lan.
Javier Martinez: Eskuin orkatileko zartadura arin-moderatua. Baskoniaren aurka jokatu den partidotxoaren lehen zatia jokatu du eta bilakaeraren zain dago arazoak sortuko ez direlakoan.
Iñaki Lafuente: Odoljarioa ezker begian.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK

