Athletic Club

Jokalari ohiak: Athletic Clubek 7 Calasparra CF-k 1

Jokalari ohiak: Athletic Clubek 7 Calasparra CF-k 1

Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkarteko taldeak lagunarteko partida jokatu du igandean, hilaren 18an, 11:00etan, Murtziako…

Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkarteko taldeak lagunarteko partida jokatu du igandean, hilaren 18an, 11:00etan, Murtziako Calasparra CF taldearen aurka. 7-1 irabaziz.

Hauek izan dira jokalari zurigorriak lehen zatian: Imanol Etxeberria, Rafa Alkorta, Patxi Ferreira, Fernando Quintanilla ‘Txirri’, Luis Fernando, Andoni Aiarza, Angel Moska, Edu Estibariz, Joseba Agirre, Iñigo Lizarralde, Estanis Argote. Bigarren zatian Juan Carlos Vidal, Carlos Rodriguez eta Iñaki Garai irten dira Alkorta, argote eta Moskaren ordez. Entrenatzailea: Placido Bilbao eta Joxe Angel Iribar AJEren presidentea egon da bertan.

Bisitariek Lezama eta San Mameseko instalazioak ezagutzeko aukera aprobetxatu dute.

Hauek izan dira golegileak 1-0 Estibariz (2′) 2-0 Txirri (27′) 3-0 Ferreira (34′) 4-0 Moska (37′) 5-0 J. Agirre (47′) 6-0 Aiarza (58′) 6-1 Puli (65′) eta 7-1 (Lizarralde (71′).