Athletic Club

Aste honetako giza-ekintzak

Aste honetako giza-ekintzak

Otsailaren 20an, asteartean, 19:00etatik aurrera, Athletic Clubeko ordezkaritza batek Zorrotzako Javi Gonzalez Peñaren egoitza berriaren…

Otsailaren 20an, asteartean, 19:00etatik aurrera, Athletic Clubeko ordezkaritza batek Zorrotzako Javi Gonzalez Peñaren egoitza berriaren inaugurazioan egongo da. Eba Ferreira eta Amaia Olabarrieta jokalariek autografoak sinatuko dituzte.

21an, asteazkenean, 09:00etatik aurrera, Andoni Iraola eta Iban Zubiaurre jokalariak Durangoko Bihotz Sakratua Ikastetxearen ikasleekin egongo dira solasaldian, Euskararen Eguna dela eta.

Egun berean, 19:30etatik aurrera Julen Guerrero Sestao Xake Taldearen aurkezpenean egongo da, Sestaoko Udaletxean.