Athletic Club

Commerzbank Stadium bisitatu dute

Commerzbank Stadium bisitatu dute

Athletic Clubeko ordezkaritza batek, Fede Arruti eta Iñaki Villanueva zuzendaritza batzako kideak eta Juan Ignacio…

Athletic Clubeko ordezkaritza batek, Fede Arruti eta Iñaki Villanueva zuzendaritza batzako kideak eta Juan Ignacio Añibarro idazkari orokorrak osaturik Frankfurteko Commerzbank Stadium bisitatu du asteazken goizez. Bost orduz egon dira Sthepan Bauer ingeniaria eta zerbitzu zuzendaria.

Daturik azpimagarrienak izan dira, Iñaki Villanueva zuzendaritza batzako kidearen ustez, “VIP palkoak, Bussines Area Club, aparkalekuak eta autobusen sarbidea aldegeletaraino eta San Mames barriari aplica dakioke”. VIP palkoak 80 dira “sei eta hogeitabi pertsonentzako egokiak 900 osatu arte. Bussines Arean balkoi batzuk daude zelaira begira eta 1.900 pertsonentzako tokiak dituzte”. Gune hauek aste barruan ere erabil daitezke.
Aparkatzeko dauden 1.700 tokiei dagokienez, “estaliak dira eta futbol zelaian bertan daude, VIP eta Bussines guneetara doazenentzako erreserbaturik dago toki bat bi pertsonako. Halaber lurazpikoa da sarbidea autobusentzako segurtasuna eskainiz eta baita ere erraztasuna materiala garraiatzeko orduan”.

Arkitektonikoki askozaz hobeagoa izan da Allianz Arenak eskaintzen duen irudia, baina Frankfurtekoa ez da gaurko soilik pentsatu den zelaia, baizik eta etorkizunari begirakoa. Telebista zein irratiko esatarien tokiak babesik gabekoak dira ere, ikuspegi ona duten arren, eta goiko partean daude kokaturik. Hiritik at dagoen futbol zelaia denez gero, ondo baino hobeto konpondu dute sarbidea, tornoak stadiumetik 300 metrora daude eta. Commerzbank Stadium estalkia dauka, baina urtean behin soilik erabiltzen da, “futbolarekin lotura ez duen ekitaldia baldin badago”.