Athletic Club Bartzelonan dago
Kluba

Athletic Club Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago, Ana Urkijo presidentea buru zela. Zortziretan heldu da NH Calderon…

Athletic Club
Athletic Club
2007ko ots. 24a

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago, Ana Urkijo presidentea buru zela. Zortziretan heldu da NH Calderon hotelera eta bertan zale asko zeuden zain autobusetik jaitsi eta berehala eta baita hedabide asko ere. Harrera beroaren ostean are beroago izan da prestatu den hitzordua zaletuekin, ehun baino gehiago hurbildu baitira Javi Martinezen eta Dañobeitiaren sinadurak hartzera, posterrak jasotzeaz gainera. Halaber egongelaren inguruan topatu dituztenekin ere atera dituzte argazkiak bertan bildu diren zaleek.

Bartzelonan eguraldia ona da, hamasei gradurekin eta afaldu ostean jokalariak euren geletan daude. Bihar iganderako 14:00etan izango da bazkaria eta 19:10ean abiatuko dira zurigorriak Camp Nou futbol zelairantz.

Bestalde, klubeko ordezkaritza instituzionala Bilbo Ondokoak Peñaren inaugurazio ofizialean egon da gaur larunbatean 21:15etatik aurrera, Sant Cugat del Vallesen (Bartzelona) hain zuzen ere.

+
Informazio gehigarria