Athletic Club

San Mames Barria: Elkarrizketa Alemaniara egindako bisitaldiari buruz

San Mames Barria: Elkarrizketa Alemaniara egindako bisitaldiari buruz

Alemaniatik etorri berriak Iñaki Villanueva, Fede Arruti eta klubeko idazkari orokorra den Juan Ignacio Añibarrorekin…

Alemaniatik etorri berriak Iñaki Villanueva, Fede Arruti eta klubeko idazkari orokorra den Juan Ignacio Añibarrorekin egin genuen elkarrizketa hau, Allianz Arena eta Commerzbank Stadiumera eginiko bisitaldien nondik-norakoak azaltzeko. Jardunaldi hauetan atera diren hainbat irudi ere eskaintzen ditugu.

Arruti: ‘Proiektua idatziko duen taldeak gure beharrak azken eraikinekin alderatu beharko ditu eta hemen agertuko diren arazoak ea nola konpontzen diren hor’

Bisitari buruz hitz egin beino lehen, San Mames berria eraikitzeko proiektuak dituen faseak azaltzea gustatuko litzaiguke…
San Mames berria eraikitzeko prozesuak honako faseak dauzka: aurreproiektua, oinarrizko proiektua, proiektu eraikitzailea ala gauzatzekoa, zelaia egin eta martxan ipini. Oinarrizko proiektua martxoa ala apirilerako egongo da. Bertan eraikuntza lizentzia eskatzeko ahalmena ematen zaizu eta bertan ezaugarri arkitektoniko guztiak definititzen dira: solairuak, aurrealdeak eta sekzioak. Proiektu eraikitzailea ala gauzatzekoak, bere baitan arkitektoak eta instalazioen bilakaera funtzionala jasotzen dituenak ateak irekitzen dizkie enpresei eskaintzak egin ahal izateko. Oinarrizko proiektu hau ekainerako egotea gura dugu, horixe baita zuzendaritza batzaren engaiamendua.

Zein unean gaude?
Daten arabera argi dago aurreproiektuan gaudela.

Proiektu orokorraren une honetan zenolako garrantzia dauka bisitaldiak?
Bezeroak zer gura duen eta teknikariari jakinarazten dion unean gaude. Unerik sortzaileena da, espazioak osatzen direlako. Iritziak trukatzen dira eta abiapuntua bilatzen da proposatu den guztia konpontze aldera. Proiektua idatziko duen taldeak gure beharren egitaraua eta azken eraikuntzetan sortu diren arazoak nola konpondu diren alderatu behar ditu. Horregatik bisitaldia ACXT-IDOMeko taldearekin batera egin dugu, proiektu buruaz, arkitektoez, komunikazioan adituaz eta segurtasun adituaz osaturik, azken finean Athletic Clubeko beharrei oinarrizko proiektua erredaktatzeko arduradunak.

Zelan izan da bisitaldia?
Teknikoa izan da batez ere. Zelai biak goiti-beheti aztertu ditugu, zorubeetatik tximistorratzeraino, tamainak egiaztatu dira, beharrak, erabilpenak, banaketak eta zirkulazioak aztertu dira. Bisitaldi instituzionala egitea baino, staffa zein mantenimendu buruekin hitz egitea nahiago izan dugu, egunero zelaian daude eta. Zerbait konkretua gura genuen, eraikinaren kontzeptu orokorra eta ea aplikagarria zen San Mames berrian. Ildo honetan bi zelai sendo aurkitu ditugu, bata erabat berria eta bestea zaharreko zimenduen gainean, modernoak, azken teknologiarekin eta guretzako gura ditugun ezaugarriak dituztenak.

Villanueva: ‘XXI. mendean eraikiko den edozein estadioak erosotasuna eta zerbitzu osagarriak eskaini behar ditu jendearen etortzea bultzatzeko’

Arestian aipatu den kontzeptu orokorraz, XXI. mendeko zelaiaren ezaugarriak zeintzuk lirateke?
Telebistak eta teknologia berriak dira nagusi garai honetan, horretaz ez dago dudarik eta horregatik jendeari askoz gehiago kostatzen zaio futbol zelaietara joatea. Horren ondorioz zerau uste dugu: eraikitzen den edozein estadioak erosotasuna eta zerbitzu osagarriak behar ditu eskaini publikoaren etorrera bultzatzeko. Halaber, aste barruko mugimendurik edukiko duen zelaia beharko du eta horrek zerbitzuen neurri egokiak ezartzera behartzen gaitu.

Bisitaldi berriak egingo al dira?
Bai, epe motzean Ingalaterrako bi zelai bisitatzea espero dugu. Konkretuki Wembley Berria, bere azken lanetan dagoela maiatzean inauguratzen dute-eta, proiektu enblematikoa den heinean. Halaber, Arsenaleko Emirates Estadio bisitatzea gustatuko litzaiguke, zelaia diseinatu zutenei Highbury zaharraren ezaugarririk onenak gordetzea eskatu zietelako, hau da, presioa eta publikoaren hurbiltasuna eta baita ere harmailetako soinu bera manten zedila. Halaber epe motzera Condomina Berria bisitatu gura dugu, zelai txikia den arren ondo konpondu dituztelako alde funtzional batzuk.

Añibarro: ‘Emirates futbol zelaia diseinatu zutenei estadio berrian aintzineko Higburyren izpiritua gordetzeko eskatu zitzaien, batez ere presioari eta publikoaren hurbiltasunari dagokienez’

Zeintzuk diren San Mameseri begira Allianzen alderik azpimarragarrienak? Zeintzuk diren ideia aplikagarriak?
Allianzetik ikasgai asko ekarri dugu. Esaterako publiko zein hedabideentzako diseinaturiko zirkuitoak, seinaleen sistema kolore, grafiko eta krokisen bitartez. Ikusleak beharrezkotzat jotzen duen erosotasunari dagokionez jesarleku VIP eta arrunten diseinua azpimarratuko genuke eta pasabideen espazioa. Ikuspena ezinobea da, publikoak ez baitu inonalo oztoporik, aurrealdea orijinala da oso eta teknologiarik aurreratuena dauka. Tximistorratza modernoa da oso eta albarrituentzako prestatu diren tokiak egokiak dira oso. San Mamesen aplikagarria da lau aldagelen ideia, haurtzaindegiarena eta logoaren diseinuarena, marketin lerroa sortu baitute horren inguruan.

Eta Commerzbank Stadiumetik?
Taldeen sarbidea zelaira aipatuko genuke barruraino doa eta. Estadioan bertan aparkalekua egotea, Bilbon beharko genukeena. VIP palkoak eta Bussines Guena ondo baino hobeto daude eta Allianz Arenan ikusi dugunarekin alderatuz konponbide lojikoagoa lirateke San Mames berrian eta baita ere babestaile zein empresa laguntzaileei ematen zaien tratamendua. Bestalde, arreta piztu digun aldea da zelaia nola eguzkitzen eta nola aizeratzen den. Allianzen bi aldiz aldatzen dute denboraldiko eta Frankfurten hiruzpalau, 100.000 euroko kostearekin aldaketa bakoitzeko.

Zer iruditu zaiuze estadioaren estaldura?
Ideia ona da, baina ez dauka zentzu gehiegirik San Mames berria planteatu den moduan, erabilera anitzeko estadioa ez baita izango, futbol zelai soila baizik. Teknologian dirutza gastatzea exigitzen duen inbertsio handia da eta errentagarria litzateke asko erabiliko balitz, baina ez da kasua. Aldiz, estalkiko materialen garrantziaz ohartu gara, argia pasatzen utzi behar bai dute itsualdia sortu barik.

Zerbait gehiago aipatzeko…
Asko genuke esateko. Adibidez hedabideen kokapena ona dela ikuspenari dagokionez, baina San Mames berrian kabinen arteko isolamendua eta ondoko azpiegiturak hobetu daitezke eta horrela egitea espero dugu.