Nueva Condominara bisitaldia, positibotzat jo
Kluba

Nueva Condominara bisitaldia, positibotzat jo

Iñaki Villanueva eta Fede Arruti Athletic Clubeko zuzendaritza batzako kideek eta Juan Ignacio Añibarro idazkari…

Athletic Club
Athletic Club
2007ko mar. 2a

Iñaki Villanueva eta Fede Arruti Athletic Clubeko zuzendaritza batzako kideek eta Juan Ignacio Añibarro idazkari orokorrak Murtziako Nueva Condomina futbol zelaia bisitatu dute ostiralean, hilaren 2an,10:30etatik aurrera.

Athletic Clubeko delegazioak ‘positibotzat’ jo du egindako bisitaldia. Iñaki Villanueva zuzendaritza batzako kidearen ustez, ‘uste baino hobeagoa izan da bisitaldia’. Bere iritziz, ‘aurrekoak baino txikiagoa da futbol zelai hau, baina erabili diren soluzioak alemaniar zelaietakoak baino egokiagoak dira. Argi eta garbi dago Nueva Condomina eraikitzeko futboleko agenteen iritzia kontuan hartu dutela’.

Zelaia hustutzeko ‘oso denbora gutxi’ behar dutela azpimarratzen du Villanuevak eta horretarako prestatu diren bideak eta baita ere taldeek aldageletaraino sartzeko erabiltzen dituzten sarbideak eta komunikazio barne zirkuitoak. Ildo beretik, hedabideentzako tokia egokitzat hartzen dute: ‘Ongi diseinaturiko gunea da, igogailuz iristen da hara, azpiegitura begibistatik at daukana eta ikuspen ona eskaintzen duena, gainerako harmailetatik gertatzen den legez’.

VIP palkoei dagokienez, 32tik 28 dauzka beteta, gutxigorabehera dozena bat pertsonentzako lekuarekin bakoitzean, futbol zelai baten eraikuntza finanziatzeko horrelako instalazioen baliogarritasuna erakutsiz.

Halaber, martxoaren 8an, ostegunean, Arsenaleko Emirates Stadium bisitatuko dute.

+
Informazio gehigarria