Athletic Club

Jokalari ohien lagunarteko partida: Mirandesek 1 Athletic Clubek 2

Jokalari ohien lagunarteko partida: Mirandesek 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubeko jokalari ohien taldeak lagunarteko partida jokatu du larunbatean, martxoaren 3an, CD Mirandes taldeko…

Athletic Clubeko jokalari ohien taldeak lagunarteko partida jokatu du larunbatean, martxoaren 3an, CD Mirandes taldeko jokalari ohien aurka, Oliver Puras gurpildun teniseko kirolariaren alde.

Norgehiagoka Mirandako Anduva Udal Futbol Zelaian jokatu da 17:00etatik aurrera eta honako hauek izan dira Athletic Cluben aldetik bertaratuko direnak: Imanol Etxeberria; Rafa Alkorta, Patxi Ferreira, Angel Moska, Joseba Aguirre, Iñigo Lizarralde, Kike Aiukar, Estanis Argote, Julen Guerrero, Carlos Rodriguez, F. Javier Sada, Luis Fernando, Javi Luke, Ismael Urtubi, Aitor Larrazabal eta Miguel Sola. Entrenatzailea Placido Bilbao izan da, material arduraduna Rafa Dehesa, fisio-masajistak Juanjo Campa eta Miguel Gutierrez eta AJEren izenean Joxe Anjel Iribar presidentea eta baita Daniel Ruiz Bazan eta Fernando Elguea ere.

Golegileak Aiukar, Argote eta Seni izan dira.