Athletic Club

San Mames Barria: Sinadura eta prentsaurrekoa

San Mames Barria: Sinadura eta prentsaurrekoa

San Mames Barria E.M. eratzeko sinadura ekitaldia burutu dute Athletic Clubek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta…

San Mames Barria E.M. eratzeko sinadura ekitaldia burutu dute Athletic Clubek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak asteartean, hilaren 6an, San Mamesen. Ostean, horren inguruko azalpenak eman dira eta zelai barriaren oinarrizko proiektuaren nondik-norakoak ezagutu dira.

Bertan Ana Urkijo presidentea, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia eta Xabier de Irala BBKren presidentea present egon dira bertan.

Ana Urkijo, Athletic Clubeko presidenteak hasiera eman dio prentsaurrekoari, ekitaldiak Athletic Clubek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak aurrez aurretik hiru instituzioen artean izkiriaturiko bidea berresten zuela azpimarratuz. “San Mames barria eraiki ahal izateko etorkizunean agertuko zaizkigun arazoak konpontzeko gida da akordio hau” aipatu du Urkijok.

Halaber, orrialde honetan jadanik begibistan dagoen Ezohiko Batzar Nagusirako deialdia iragarri du, martxoaren 23ean egingo dena San Mames Barria E.M. osatzeko akordioa berresteko asmotan.

Presidentearen ostean Jose Luis Bilbaok, Bizkaiko ahaldun nagusia, sinadura ekitaldia burutu dutela esan du eta ondorengo akordioaren ostean erakunde bakoitzak milioi bat euro ipini duela ere. Sortu berria den elkartea irekia dela ekarri du gogora, Bilboko Udaletxeak jada bere baiezkoa eman duela azpimarratuz. Era berean, erabakiak guztien adostasunarekin hartu beharko dutela adierazi du, horrela inolako inposaketa baztertzen delarik.

Zelai berriaren eraikuntza amaitu eta gero, Athletic Clubek kudeatu eta erabiliko du soilik eta elkartea “lotan” geratuko da ahaldun nagusiaren hitzen arabera. Proiektu eraikitzailea eta ondorengo lanak lehiaketa publikoaren bitartez egingo direla aurreratu du.

Azkenik, Cesar Azcarate, ACXT-IDOMeko arkitektoak San Mames Barriaren ezaugarriak azaldu ditu bideoz zein diapositibaz lagunduta eta proiektuaren maketak ere erakutsi ditu.

Eskalako lanak eta horri buruzko hainbat panel ikusgai egongo dira Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Azokan (San Mames) martxoaren 8tik aurrera.