Athletic Club

Javi Gonzalez eta Prieto, normaltasunez

Javi Gonzalez eta Prieto, normaltasunez

Athletic Clubek lan saioa egin du eguaztenean, martxoaren 7an, Lezamako instalazioetan. Bertan, berririk onena izan…

Athletic Clubek lan saioa egin du eguaztenean, martxoaren 7an, Lezamako instalazioetan. Bertan, berririk onena izan da Javi Gonzalez eta Prietoren presentzia gainerako taldekideekin batera.

Gimansioan ekin diote lanari eta errondo batzuk egin dituzte ostean belar artifizialeko futbol zelaian zelai nagusira abiatu baino lehen. Manek Aranzunbia eta atzelariekin egin du lan, Ondarruk erdilari eta aurrelariekin lan egiten zuen bitartean, beñat tartean zela.

Tikok eta Garmendiak auren sendatze prozesua segitu dute Manolo Delgado eta Sabino Padillaren agindupean.

Ostean, Luis Prieto eta Javi Gonzalezek prentsaurrekoa eskaini dute.