Himnoa eta tapaukak
Guztion artean gure himnoa abesteko talde biak zelairatu baino lehen egindako ekimena minutu batez gauzatuko…
Guztion artean gure himnoa abesteko talde biak zelairatu baino lehen egindako ekimena minutu batez gauzatuko da honako ahapaldi bi abestuz. Tarte horretan lehendabiziko bultzada jasoko du gure taldeak.
Athletic, Athletic, eup!
Athletic gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria.
Erritik sortu zinalako
maite zaitu erriak.
Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
euskalerriaren
erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia!
Altza gaztiak!
Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
euskalerriaren
erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia!
Bestalde 1.500 tapauka inguru saldu dira jada gure denda ofizaletan, biharkoak harmailetako giroa ziurtaturik egongo delakoaren seinale. Halaber eta apainketa zurigorria hirira eta herrialdera hedatzeko asmoz, deialdia egiten du Athletic Clubek partidaren egunean ageriko lekuetan gure bandera ipintzeko (balkoiak, leihoak, merkalat guneak…) egun ehundaka ostalaritza saltokietan egiten den moduan.
Era berean, San Mameseko partida guztietara berezigarri zurigorriak eramateko deia berresten dugu.
Gogoratu San Mamesera hurbilduko diren pertsona guztien artean 20 irudi aukeratuko direla eta euren protagonistei Athletic Bihotzez Pack Prestigio bana emango zaie eta beste 10 sarrera bikoitz Athletic Clubeko garaikur eta erakusketa aretoa bisitzatzeko eta bisitaldi gidatua burutzeko.