Athletic Club

San Mames Barria: 3.000 bisita baino gehiago

San Mames Barria: 3.000 bisita baino gehiago

Hiru mila pertsona baino gehiago hurbildu dira bi astetan Garaikur eta Erakusketa Aretora (San Mames,…

Hiru mila pertsona baino gehiago hurbildu dira bi astetan Garaikur eta Erakusketa Aretora (San Mames, 26.atea) zelai barriaren ezaugarriak ezagutzeko. Bazkide eta jarraitzaileak barikuan Ezohiko Batzar Nagusian martxoaren 23an (Euskalduna, 19:15ean) eztabaidatua izango den proiektu honen gorabeherak ezagutu ahal izango dituzte oraindik ere hurrengo egunotan.

San Mames Barriaren hiru maketak, etorkizuneko zelaiaren egitura, hirian izango duen kokapenarena eta harmailaren zeharkako ebakidurarenak dira; honek bisitariari proiektua ikuspegi ezberdinetatik ikusteko aukera ematen dio. Hamabost egun hauetan, bederatzi panel argigarriekin, San Mameseko argazki zaharrekin eta arkitektu taldearen bideo azalgarri batekin osatzen den erakusketa informatzaileak, iguripen argia piztu du.

Bertan jaso diren iritzien artean bazkideek eta jarraitzaileek Athletic Clubaren etorkizuna zernolako ilusioarekin ikusten duten azpimarra dezakegu, eta Bilbon ‘5 izar’ izeneko zelai batek sortzen duen irrika ere. Kanpo argiztapena eta egitura gardena, San Mames Barriak eskeiniko dituen zerbitzu gehigarriak, 26.atera hurbildu direnen osagarriak estimatuak izan dira. ‘Klub honen mailakoa’, ‘oso erakusgarria’ edo ‘afizio honek merezi duen modukoa’, Athletic Clubeko bazkide eta jarraitzaileengan eragin dituen inpresioetako batzuk izan dira.