

Batzarrean Bazkide konpromisarioek euren iritzia itzi dute Batzar Nagusian.
Andoni Cortazar
Uste dut ez dugula zelai berri bat behar, izan ere daukagun zelaia ez da betetzen jende asko paseekin edo gonbidatuta joaten ez bada. Hitza kendu zaio gai ordenari lotu ez zaiolako.
Xabier Flaviano
Galdetu nola egin den proiektua eta aurreproiektua aurrez finantza plana egin gabe.
Itziar Uriarte
Zelai berri bat nahi du baina ez edozeren truke, horregatik ezezko botoa emango duela adierazi du. Galdetu du ea zergatik ez den erreferendumik egin bazkide guztien artean. Uste du batzarrean dagoen jendea gutxi dela horrelako gauza garrantzitsua bozkatzeko. Iruditzen zaio baiezkoa sinatzea txeke zuria sinatzea dela. Ez zaio BBK eta Aldundiaren arteko akordioa gustatzen, Clubak ondasunak galtzen dituela uste du.
Cesar Garcia
RubieraUste du zelai berria baietz, kokapena baietz baina ez dago ados proiektua enpresa bakar batek egitearekin, ez du uste zelai ezberdinen beste alternatibarik ez dagoenik. 34.000 bazkideek bozkatu ahal izatea nahi luke.
Andoni Aranguren
Iruditzen zaio hobe litzatekeela erabilera anitzeko zelaia egitea.
Roberto Salcines
Bere kezka da elkarte berriak estatutu sozialak izatea eta Clubeko bazkideek horiek ez kontrolatzea, bazkideek erabakitzeko aukerarik ez izatea.
Miguel Lizarraga
Baiezkoa bozkatuko duela dio eta zelaiaren eraikuntzari buruzko aholkuren bat ematen du. Jakin nahi du nola litekeen zelaiak inolako kosterik ez izatea. Planteatu du zer gertatuko litzatekeen Athleticek egunen batean SA bihurtu beharko balu.
Juan Luis Anta
Jakin nahi du nola ordainduko den zelaia eta zergatik dagoen hainbesteko presa.
Jesus Egido
Operazioa ondo aterako den zalantzak ditu. Finantziazio nola izango den jaki nahi du eta zenbait aholku ematen ditu eserlekuen, arkuen, aldagelen….inguruan.
Izaskun Larrieta
Proiektuaren hondoak baino formak eragiten dio kezka. Informazioa bazkideengana lehenago iristea gustatuko litzaioke. Kontabilitateari buruzko zenbait aipamen egin ditu. Jakin nahi du zer gertatuko litzatekeen hiru euskal kutxek bat egingo balute. Athleticen ondasunak blindatzea proposatu du. Espero du eraikuntzarako lehiaketa pleguak gardenak izatea. VIP palkoen eta zainketa kamaren aurka dagoela adierazi du. Zelai berrian club soziala egotea eskatu du.
Patxi Basañez
Ez du beste 20 urtez itxaron nahi zelai berri bat izateko, horregatik baiezkoa eman dio zelai berriari. Bere ustez San Mames zaharkituta dago.
Andoni Sanz
Tamalez, emandako azalpenek ez dute bere hasierako iritzia aldatzea lortu. Uste du proposamena aurkezteko unea tamalgarria izan dela. Ez du ulertzen bazkideek zergatik ez duten idatziz jaso zelai berria egiteko aurrekontua. Uste du bazkide guztien arteko erreferenduma egin beharko litzatekeela.
Jose Maria Landa
Pentsatzen du Athleticen etorkizunerako giltzarriaren aurrean gaudela. Bozketa eskua jasoz egitea eskatu du.
Eloy Marteatxe
Daukaguna baino zelai handiagoa behar dugula uste du eta zalantzarik gabe baiezko bozka emango duela dio eta bere 9 ordezkatuen oniritzia duela dio. Zelai berrian Peñen elkartea biltzeko lokal bat eskatu du.
Mikel Uribe
Aukera paregabe baten aurrean gaudela uste du.
Joseba Andoni Likona
Gai ekonomikoari buruz ez daki ezer eta San Mamesen egungo tasazioa barregarria iruditzen zaio. Jakin nahi du zenbat kostako zaion Clubari zelai berria.
Daniel Arbaiza
Jakin nahi du zelaiaren kosteen barruan inguruaren urbanizazioa dagoen. Erreferenduma egin beharko litzatekeela uste du.
Jarraian Juan Carlos Ercorecak hartu du hitza parte hartu duten bazkideei erantzuteko: Finantza plana, kosteak, ondasunen galera prsiblea, BBKren papera, etab.
Fede Arrutik azaldu du zergatik aukeratu den ACXT proiektua diseinatzeko eta zergatik ez den lehiaketa publikoa egin proiektuaren fase honetarako.
Azkenik, Ana Urkijok hartu du hitza erreferenduma ez egiteko arrazoiak azalduz eta bazkideek adierazitako zenbait zalantza argitzeko, hala nola bozketak eskua jasota egitea, etab.
Bozketaren emaitza:
Joandakoak: 782
Boto: 710
Alde: 547
Aurka:134
Zurian: 20
Baliogabeak: 9



Bueltan dira Geuria!-kontzertuak
Kluba
San Mamesen dagoen gure sportsbarrak bost kontzertu erakargarri jasokoditu urte amaierara arte


Club Athletic: escort kidseko irabazleak
Kluba
Hauek dira San Mamesen jokatuko den hurrengo partidan lehoiekin batera agertu ahal izango diren Club Athleticeko 11 haurrak


Urdaibaik ohorezko sakea egingo du San Mamesen
Kluba
Bermeoko traineruak omenaldia jasoko du ostiral honetan Almeriaren aurkako partidan Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera irabazi ondoren, bai eta Euskadiko eta Bizkaiko txapelketan ere garaile izan eta gero


Toyota Japan Carren eta Lexus Bilbaoren aurkezpena Ibaiganen
Kluba
Erakunde zuri-gorriaren auto ofizialaren hornitzaile izaten jarraituko dute 2025eko ekainera arte


Crown Sport Nutrition, Klubaren hornitzaile ofiziala
Kluba
Kirol-nutrizioan espezializatutako enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu du Lezamarekin denboraldi honetarako


Club Athletic: lortu Celta eta Rayo Vallecanoren aurkako sarrerak
Kluba
Urriko galderak San Mamesen jokatuko diren partida hauetarako lau sarrera bikoitz ditu sari


Club Athletic: UD Almeria taldearen aurka argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia ateratzeko sarituak izan diren kideen kodean


Umeen sarrerak UD Almería neurketarako
Kluba
Haurrentzako sarrerei buruzko informazio UD Almería taldearen aurkako norgehiagokarako.


Athleticen beteranoak iparraldeko txapeldun
Kluba
Sestao River 5-0 eta Mirandes 7-2 mendean hartuta, Las Rozasen jokatuko dute Estatuko Futbol 7 txapelketako finala


Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke