Athletic Club

Ezohiko Batzar Nagusia entzun ezazu

Ezohiko Batzar Nagusia entzun ezazu

Ostiralean, hilaren 23an, Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusia egiten da Bilboko Euskalduna Jauregian honako gai…

Ostiralean, hilaren 23an, Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusia egiten da Bilboko Euskalduna Jauregian honako gai ordenarekin:

1. Zuzendaritza Batzak zelai berriaren inguruan aurkezten duen proposamena.
2. Galderak eta iradokizunak.

Begoña Oraa Batzordeko idazkariak eman dio hasiera batzarrari, jakinarazi du 19:30etan 526 bazkide daudela bertan eta nahikoa quorum dagoela batzarrari ekiteko.

Athletic Clubeko presidenteak hartu du hitza. Ana Urquijok sarrera bat egin du eta une honetara nola iritsi garen azaldu du, 1997an Jose Maria Arrate presidente zela zelai berriaren ideia lantzan hasi zenetik gaur egun arte, eta nola erabaki honek batzordeari eta gerora etorriko direnei eragingo dien.

Jarraian batzordeak egindako lana zehaztu du, baina azpimarratu du uneoro jakitun izan direla horrelako erabaki batek bazkideen oniritzia behar zuela, bestela proiektua hanka motz jaioko litzateke.

Zelai berria Clubarentzat garrantzitsua dela aipatu du, baita bera aurkezpena egiteko aukeratutako unea ere, izan ere ezin dira proiektuaren epeak luzatu.

Proiektuari baiezkoa ematera gonbidatu ditu bazkideak, berriz ere azpimarratuz orain dela une egokia.

Jarraian, Juan Carlos Ercorecakazaldu du zergatik den orain une egokia proiektuari aurre egiteko eta zergatik den beharrezkoa zelai berria: Ekonomikoki, urbanistikoki, erosotasunaren eta irisgarritasunaren aldetik, kirol jarduera handiak egiteko aukera ematen duelako, museo berria, denda ofiziala,… eta noski, gaur egun dagoen bazkide berrien eskaerari aurre egiteko.

Azalpenak jarraitzen du eta sozietate berriak proiektua nola kudeatuko duen erantzuten du, baita honen eratzea ere, eta Aldundiaren eta BBKren arteko akordioa zehatz-mehatz azalduz. ACXT enpresarekin Aurreproiektua eta oinarrizko proiektua egiteko akordio bat lortu zela azaldu du eta proiektua onartuz gero batzarrak eman beharreko hurrengo urratsak zein diren aipatu du: Finantza plana, Erabilera kontratua, Bazkideen estatutuak eta Estatutu berriak (beharrezkoa bada) Gero lurrak eskuratzen dira, lanak egiteko lehiaketa deitzen da, etab.

Juan Carlos Ercorecaren ondoren, Fede Arrutik zelai berriaren ezaugarriak azaldu dizkie bertaratutakoei: Aforoa, kokapena, egitura, eraikuntza faseak, zein eraikuntza epeak.

San Mames Barriari buruzko bideoa proiektatu da.