Athletic Club

Athletic Clubeko Lagunartekoen prentsa agiria

Athletic Clubeko Lagunartekoen prentsa agiria

Athleticen aurkako joku zikina Athletic Clubeko Lagunarteko Elkarteak, futbolaren munduko pertsonai zehatz batzuek hasi duten…

Athleticen aurkako joku zikina

Athletic Clubeko Lagunarteko Elkarteak, futbolaren munduko pertsonai zehatz batzuek hasi duten kanpaina hertsia salatu nahi du. Behin eta berriz EEFFren lehendakaria den Angel Maria Villar Athleticeko jokalari ohia izateaz, Athleticek epaileen babesa jasotzen duela azpimarratuz.

Quique Sanchez Floresek egindako bidegabeko adierazpen ustelak (Mejutoren estatistikak berrikusi ditzakegu) biziberritu duten joko zikin kanpaina berri honen helburu bakarra, Athleticen aurkako susmo ingurune berri bat sortu eta lehiaketaren azken jardunaldi erabakigarrietan epaileen eginbeharra baldintzatzea da. Honako hau da helburua azken finean: talde zurigorriaren aldekotzat har daitezkeen erabakiak izatekotan, erabakia bera hartu baino lehen epaileek birritan pentsatu dezaten aurrebultzatu nahi dituzte.

Zentzu honetan, Betiseko kontseilukidea den Gregorio Conejo eta Levanteko teknikoek, Abel Resinos eta Juan Sabas, erakutsi dituzten oroimen hautatua eta abantail jokabidea zirraragarria da. Betiseko zuzendariak Athleticen aldeko epaile laguntzak salatu zituen, arraguragabe zapatuko partidua ez zuela ikusi aitortuz. Lotsagabekeria iraingarri batez, Conejo jaunak ahaztuko zuen Betisek San Mames-era etorri zen azken aldia.

Dauden Ibañez epaileak izandako hutsegiteei ezker, Betisek etekina atera zuela, epaileak ez bait zituen hiru penalti nabari ikusi. Ahaztuko zuen baita, orain direla hiru denboraldiko Kopa finalerdietan Lopera jaunak epaileak baldintzatzeko asmoz egin zuen kanpaina zital eta onuragarria.

Hala ere, Levanteren teknikoen oroimen makala negargarria dirudi, “Ciudad de Valencia” zelaian izandako Levante eta Athleticen aurkako partiduan Medina Cantalejo epaileak ikusi ez zituen penalti biak (Javi Martinez eta Amorebietari egindakoak) ahaztu dutenez argitu behar diegu Manolo, Levanteko jokalariak, zintzotasun osoz “penalti argia” egin zuela adierazi zuela. Asmatu dugula pentsatzen dutenek hemerotekan ikusi dezakete adierazpen hauek. Partidu hartan Abel Resinos jaunak ez zituen epailearen aurkako adierazpenik egin, ezta Levantek Bernabeu Zelaian irabazitako partiduan ere. Epaile hartaz oroitzen zarete?

Gezur bat behin eta berriz errepikatzea egi itxuraldatu daitekela jakinik gure ustez errealitatea sineskorra da. Angel Maria Villar, EEFFren lehendakaritzan daramatzan 20 urte inguruotan Athletic Clubek ez ditu inolako titulorik lortu, ezta finaletara heldu. Ziur gaude, talde zurigorriak epaileen aldetik onurazko ukalondorik hartzen ez dituela, kontrakoa baizik, epaileek Athleticeri kalte egiten diotela, ziuraski kanpaina iruzurti hauen ondorioz.

Bitartean, gure jokalaria den Carlos Gurpegik Europako jokalari bati inoiz jarritako zigorrik gogorrena jaso du, irregulartasun eta mota guztietako trabak izandako prozesu baten, eta zein motatako sinesgarritasuna duten erakutsiz. Emakumezkoen Superligan ere Athleticeri lidertza kendu diote, KDEKek indarrean dagoen araudiaren kontra eginik eta ulertezina den erabakia hartu ondoren. Gure Zuzendaritza Batzak helegite batzorde ezberdinetan aurkeztutako errekurtsoak sistematikoki gutxiezten dira… Non azaltzen da Athleticen aldeko laguntza?

Azkenez, komunikabide batzuek duten jokaerarekin daukagun hasarrea adierazi nahi dugu, badirudi gai hau elikatzea onuragarri gertatzen zaiela, informazioa manipulatu eta Athleticen aurkako salaketa bidegabekeriak azaltzen dutenei leku emonez. Bide honetan, komunikabide horiei iritzi objetibo eta erantzunkizunez aritzea eskatzen diegu, eta euren eskuetan jartzen gara hutsezko eztabaida hau argudioekin zarratzeko asmoz.

Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea