
Sevillara Athletic Clubeko espedizio ofizialarekin
Sevillara Athletic Clubeko espedizio ofizialarekin
Athletic Clubek aukera ematen du Sevillara bidaiatzeko espedizio ofizialarekin, horretarako salneurri hau ezarri da: 380…
Athletic Clubek aukera ematen du Sevillara bidaiatzeko espedizio ofizialarekin, horretarako salneurri hau ezarri da: 380 euro Bilbo-Sevilla bidaia joan-etorria hegazkinez, tasak, lau izarreko Silken Al-Andalus
hotelean, gela bikoitza, ostatua eta gosaria, eta lekualdaketak barne. Sarrerak bermatzen dira.
Informazio gehiago eskuratzeko Iberia Bidaiakera deitu daiteke 94 605 00 05 telefono zenbakira ala edozein bulegotik pasa.
Bidaia plana:
Larunbatean, apirilaren 21ean
19:00etan txarter hegaldia Sevillaraino.
Ostatua: Hotel Silken Al-Andalus
Igandean, apirilaren 22an
Partida Sevillan, 19:00etan, Sevilla-Athletic Club.
Ostean, bidaia Bilbora.
