Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Roberto Martinez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Pablo Orbaiz: Eskuin belauneko aurreko lotailu…

Roberto Martinez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.
Pablo Orbaiz: Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.
Sendatze prozesua segitzen dute.

Javier Casas: Ezker belauneko alboko barne lotailuaren zartadura. Lasterka iraunkorra egiteari ekin dio eta fisioterapia jasotzen segitzen du.

Javier Martinez: Eskuin orkatilako zartadura moderatua.
Hobera doa, lasterka iraunkorra egiten du eta fisioterapia jasotzen segitzen du.

Daniel Aranzubia: Kolpea jaso zuen eskuin kuadrizepsean Sevilla-Athletic Club partidan.
Unai Expósito: Kolpea jaso zuen ezker izterrean Sevilla-Athletic Club partidan. Guneak handiturik daudenez eta mina sentitzen dutenez ez dute gaurklo lan saioan parte hartu. Asteazkenean aztertuko zaie berriro ere.

Bilbao Athletic
Alex García: Ezker belauneko zartadura. Bilbao Athletic-Marino partidan ezker belauneko zartadura sufritu zuen, alboko kanpoko lotailua ikututa dauka. Lau eta sei aste bitarteko baja pairatu beharko du.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK