Athletic Club

Zilarrezko Plaka

Zilarrezko Plaka

Athletic Clubek, mende bat baino gehiagoko bere ibilbideari segituz, Kirol Merituaren Erret Ordenean sartzeko eman…

Athletic Clubek, mende bat baino gehiagoko bere ibilbideari segituz, Kirol Merituaren Erret Ordenean sartzeko eman dioten saria, Zilarrezko Plaka hain justu ere, jaso du Kirol Kontseilu Nagusiaren eskutik Madrilen egin den ekitaldian Ana Urkijo presidentearen eskutik.

Aurrekoan aipatu denaz gain, gure Clubek erakunde honekiko dituen desadostasunak mantentzen ditu gure erakundearen interesen defentsan, batez ere Carlos Gurpegi jokalariak zelaietatik at daukan bidegabeko zigorraren ondorioz.