Athletic Club 0 Torrejon 0: Txapeldunak
Emakumezkoena

Athletic Club 0 Torrejon 0: Txapeldunak

Emakumezkoen taldeak bere laugarren Superliga eskuratu berri du Torrejonen aurkako partida husnako berdinketarekin amaitu eta…

Athletic Club
Athletic Club
2007ko mai. 6a

Emakumezkoen taldeak bere laugarren Superliga eskuratu berri du Torrejonen aurkako partida husnako berdinketarekin amaitu eta gero. Gainera Espanyol arerio zuzenak etxean galdu du, 3-5, Rayo Vallecanoen aurka.

Ia 30.000 ikusleen sostengua izan dute zurigorriek (Harmaila Nagusia eta Ekialde Harmaila leporaino egon dira eta ia ia Hego zein Ipar Aurrealdeak) eta partidan erakutsi duten nagusitasunak golaren saria ez badu izan, berdinketa nahikoa izan da Superliga eskuratzeko.

Partidaren amaieran, protagonista zuzenen iritziak jaso ditugu (web honetan bertan eskuragaia dauzkazuenak) eta baita Juan Manuel delgado presidentearenak. Haren aburuz, “Club oso baten arrakasta da eta baita daukagun zaleri zoragarriarena, izugarrizko sostengua eman baitiote taldeari txapelketako azken txanpan. Gaur agertu diren 30.000 pertsona dira lekukorik onena, zaila baita oso harrobiko talde batentzat azken bost Superligetatik lau eskuratzea. Une hauetan nire eskerrona luzatu gura diet teknikari eta jokalariei eta baita ere nire tokian egon zen Fermin Palomar eta zuzendaritza batzako gainerako kideei”.

Superligako azken partidan honako hamaikakoa aurkeztu du Iñigo Juaristi entrenatzaileak: Ainhoa, Vanessa, Marta M., Itziar (k.), Guru, Tzibi J., Orueta, A.Olabarrieta, Ibarra, Erika eta Eba.

Aulkian Andere, Uriagereka, L.Zabala, I.Murua, Jessi, Zarate eta Lorena egon dira.

Torrejon: Noe, Laura, Marga, Amaya, Marta, Marti, Esther, Saray (k.), Ana Rubio, Patri Sanz eta Esther Cuesta. Aulkian Soraya, Lucía, Raquel, Jade eta Luki daude.

Epailea Piñeiro izan da.

(24′) Aldaketa Athletic Cluben: Lorena Oruetaren ordez.
(57′) Aldaketa Torrejonen: Lucia Patri Sanzaren ordez.
(67′) Aldaketa Athletic Cluben: I.Murua Gururen ordez.
(82′) Txartel horia Amayari.
(84′) Aldaketa Torrejonen: Jade Esther Cuestaren ordez.
(88′) Aldaketa Athletic Cluben: L.Zabala Tzibiren ordez.
(91′) Aldaketa Torrejonen: Luki Amayaren ordez.
(93′) Aldaketa Torrejonen: Raque Sarayaren ordez.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko mai. 26a

Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”

Emakumezkoena

Klubean 16 denboraldi eman ondoren, aurrelariak agur esan du gaur San Mamesen, hunkituta eta bere kide guztiez inguratuta: "Denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak. Aprobetxa ezazue aukera, esku onenetan zaude"

Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a

Zuzenean: Nekane Diezen agurra

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez aurrelari zuri-gorriaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik, erretiroa iragarri ondoren

Ikusi gehiago
2023ko mai. 25a

Athleticek agur esan dio Kopari

Emakumezkoena

Lehoiekin batera bizi izan dugu Kopako finalerdietako esperientzia

Ikusi gehiago
2023ko mai. 24a

Real Madrid, gehiegizkoa Athleticentzat

Emakumezkoena

Lehoiek argi galdu dute Kopako finalerdian Weir buru izan duen arerio baten aurka

Ikusi gehiago
2023ko mai. 23a

"Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa, eta izugarria litzateke irabaztea"

Emakumezkoena

Iturregik eta Azkonak taldea "ilusioz gainezka eta denboraldiko unerik onenean" ikusten dutela azpimarratu dute

Ikusi gehiago
2023ko mai. 23a

Real Madrid, Kopako finala jokatzeko azken oztopoa

Emakumezkoena

Athletic Clubek talde merengea izango du aurkari bihar, 21:00etatik aurrera, Erreginaren Kopako finalerdian

Ikusi gehiago
2023ko mai. 22a

Emakumezkoen lan plangintza maiatzaren 28ra arte

Emakumezkoena

Talde zuri-gorriak ilusioz beteriko asteari ekin dio Leganesen jokatuko den Kopako Lauko Finalarekin

Ikusi gehiago
2023ko mai. 20a

Harrotasunaren agurra Lezaman

Emakumezkoena

Lehoiek Sara Ortegaren gol bikain bati esker Villarreal CF-ren aurka berdindutako egunean, Athletic Clubean bizitza osoa eman duen Nekaneren eta Monente erdilariaren agurra bizi izan zen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 19a

Deskargatu Athletic Club-Villarreal CF partidaren buletina

Emakumezkoena

Lezamako partiden ohiko buletina eskuragarri duzu, Liga F-ko azken jardunaldiko partiden aurreko eduki guztiekin

Ikusi gehiago
2023ko mai. 19a

Denboraldi honetako Lezamako azken neurketa

Emakumezkoena

Lehoiek Liga F-ko azkeneko jardunaldian Villarreal CF-ren aurka jokatuko dute

Ikusi gehiago