Athletic Club

Harrera ofiziala Bizkaiko Foru Aldundian eta Bilboko Udaletxean. Egitaraua

Harrera ofiziala Bizkaiko Foru Aldundian eta Bilboko Udaletxean. Egitaraua

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak omenaldi instituzionalak jasoko ditu maiatzaren 10ean, ostegunean, gure klubek bateragarriak bihurtu…

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak omenaldi instituzionalak jasoko ditu maiatzaren 10ean, ostegunean, gure klubek bateragarriak bihurtu gura dituenak zaleen omenaldiarekin.

Lehenengo eta behin 19:00etan helduko da Foru Aldundira eta jauregian bertan harrera instituzionala izango dute balkoitik zaleak agurtu baino lehen.

Hortik Gran Viatik Udaletxerantz abiatuko dira, 19:45ean gutxi gora behera, Plaza Biribilatik eta Buenos Aires kalea zeharkatuz. Ibilbidea zurigorriz apainduta egongo da.

Bilboko Udaletxeko balkoitik bertan bilduko direnak agurtuko dituzte eta 20:30ean omenaldi instituzionala jasoko dute Arabiar Aretoan.

Halaber, emakumezkoen taldeari harrera egingo dio Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 11an, ostiralean, Ajuria-Enean (Gasteiz), 10:00etan.