Txapeldunei zorionak!!
Athletic Clubeko peñen Elkargoak bere zorionik zintzoena helarazi gura dio emakumezkoen taldeari lortu berri duen…
Athletic Clubeko peñen Elkargoak bere zorionik zintzoena helarazi gura dio emakumezkoen taldeari lortu berri duen bere laugarren Superligako txapelketarengatik eta, era berean, deialdi berezia egiten dio peñakide eta zale guztiei txapeldunei egin zaizkion omenaldi ekitaldietan parte hartzeko. Ekitaldiak ostegun honetan izango dira 19:00etatik aurrera Bilbon.
Emakumezkoen taldeak lortu duen arrakasta berri honek, inolako zalantzarik gabe, harrotasunez betetzen du sendi zurigorria. Horregatik jendea kalera irtengo delakoan gaude Iñigo Juaristik zuzentzen duen taldeak merezi izan duen lorpena ospatzeko.
ZORIONAK TXAPELDUNAK!
Athletic Clubeko Peñen Elkargoa