Athletic Club

Basauriko Piru Gainza Athleticeko peñak omenaldia egingo dio Manolo Delgadori

Basauriko Piru Gainza Athleticeko peñak omenaldia egingo dio Manolo Delgadori

Basauriko Piru Gainza Athleticeko Peñak omenaldia egingo dio Manolo Delgado Mecori, talde zurigorrian izandako ibilbide…

Basauriko Piru Gainza Athleticeko Peñak omenaldia egingo dio Manolo Delgado Mecori, talde zurigorrian izandako ibilbide bikainagatik.

Hiru hamarkada baino gehiagotan lan nekaezina, isiltasuna eta oharkabean igarotzea izan dira bere ezaugarriak. Hoberena izan da bere alor profesionalean, harreman ona izan du lan egin duen entrenatzaile guztiekin, eta denek goraipatu dute bere lana, baita jokalariek ere. Hauetako gehienak txikiak zirenetik ezagutzen ditu eta hazten ikusi ditu.

Basauriko Social Antzokian jasoko du ongi merezitako omenaldia astearte honetan, maiatzak 22, arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Athleticeko prestatzaile fisikoak Jesus Lizaso artistaren eskultura jasoko du. Aurretik, Piru Gainza Athleticeko Peñak Josu Urrutiari eman zion oroigarri hori bera talde zurigorrian 25 urtez aritu izanagatik. Ekitaldian lehen taldeko jokalariak eta entrenatzaileak izango dira. Erakundearen ordezkari gisa, ordea, Ana Urkijo Clubeko presidentea joango da, eta zuzendaritza batzordeko kide, jokalari ohi eta agintari ohiekin batera babesa emango diote Manolo Delgadori ekitaldi hunkigarri honetan.

Piru Gainza Peñaren 9.Txapelketa

Manolo Delgadori omenaldia egin aurretik, Piru Gainza Peñak Athleticeko ezker hegaleko jokalari ahaztezinaren izena daraman txapelketaren bederatzigarren edizioa aurkeztuko du. Soloarte futbol zelaian jokatuko da ekainaren 2 eta 3an kadeteei zuzendutako txapelketa hau. Egutegiaren zati da eta club guztientzat erreferentzia bihurtu da, Espainia zein nazioartean. Athleticek, Real Sociedadek, RCD Espanyolek, Real Zaragozak, Ander Garitano lehoi ohia aulkian dutela, Bordeleko Girondinsek eta Basauriko selekzioak ahalegina egingo dute Real Madrid taldea txapelketako palmaresean ordezkatzeko. Informazio gehiago: www.torneopirugainza.com