Athletic Club

Hauteskundeak 2007

Hauteskundeak 2007

Gaurko lehendakaria eta haren Zuzendaritza Batzaren agintaldia amaituta, maiatzaren 30ean, Kudeaketa Batzordeak klubeko estatutuen 68etik…

Gaurko lehendakaria eta haren Zuzendaritza Batzaren agintaldia amaituta, maiatzaren 30ean, Kudeaketa Batzordeak klubeko estatutuen 68etik 73ra doazen artikuluek hala ezarrita, lehendakaria eta Zuzendaritza Batza aukeratzeko hauteskundeetarakao deialdia egin da, honako arauen arabera:

Zuzendaritza Batza osatuko dute kideen kopurua bakoitia izango da, eta betiere 11 eta 21 bitartekoa.

Lehendakaria edo Zuzendaritza Batzako kideak aukeratzeko hauteskundeetan hautagai izateko, honako baldintzak bete behar dira:

a) Adinduna izatea.
b) Eskubide zibil guztien jabe izatea.
c) Zuzendari-lanpostuetan jarduteko gaitasunik gabe utzi duen zehapenik ez edukitzea.
d) Beste klub baten zuzendari kargurik ez izatea, eta, hautagai izendatzean, inongo taldetako jarduneko jokalari, arbitro, entrenatzailea edo teknikari ez izatea.
e) Klubeko bazkidetzan urtebeteko antzinatasun etengabea izatea.

Ondoko betekizunak betetzen dituzten bazkideek izango dute bozkatzeko eskubidea:

a) Adindun izatea.
b) Eskubide zibil guztien jabe izatea.
c) Hauteskundeetarako deia egiten denean, bazkidetza etenda ez izatea.
d) Klubeko bazkidetzan urtebeteko antzinatasun etengabea izatea.
e) Hauteskunde erroldan egotea.

Ez da beharrezkoa izango zozketa publikorik egitea Hauteskunde Batza osatzeko indarren dagoelako 2006ko maiatzaren 30ean egindako bileran izendatu zena, Athletic Clubeko Estatutuen 72. artikuluak agintzen duen moduan.

Hauteskunde Errolda 2007ko ekainaren 4tik 8ra egongo da ikusgai Ibaiganeko egoitzan.

Bazkideek 2007 ekainaren 13a arte aurkeztu ahalko dituzte erreklamazioak. Kexak bidaltzeko bidea bikoitza izango da: Hauteskunde Batzari ziurtaturiko eskutitza bitartez edo klubean bertan lagatuz.

Ekainaren 15ean erreklamazio horiei buruzko erabakia hartuko du Hauteskunde Batzordeak. Kexaren inguruko erabakia idatziz bidaliko zaio interesatuari Klubeko artxibategian dagoen helbidera.

Hautagai-zerrendak aurkezteko epea ekainaren 13tik, eguaztenean, hasiko da, ekainaren 22an, barikuan, amaituz.

Hautesle izateko eskubidea duten bazkideen %5ek babestutako hautagai zerrendak onartuko dira.

Hautagai zerrendak 2007ko ekainaren 27an, 18:00etan, aldarrikatuko ditu Hauteskunde Batzak.

Hauteskundeak Ibaiganen egingo dira uztailaren 12an, 09:00etatik 21:00etara.

Hamabost hautestontzi egongo dira bertan bozkarik emateko eta beste bat postazko bozkarentzako.

Bozka eman ahal izateko NAN edota pasaportea erakutsi ahal izango dute bazkideek.

Bilbo, 2007ko ekainaren 2an.