Athletic Club

Jokalari ohi baten heriotza

Jokalari ohi baten heriotza

Ekainaren 3an hil zen Bilbon Imanol Viar Bilbao jokalari ohia, 1980ko hamarkadan idazkari zein presidenteordea…

Ekainaren 3an hil zen Bilbon Imanol Viar Bilbao jokalari ohia, 1980ko hamarkadan idazkari zein presidenteordea izan zen Nikol Viarren anaia.

Imanol Viar heldu zen klubera bere unerik zailenetarikoan, guda zibilak ia erabat zapuzturik utzi baitzuen taldea. Athletic Clubek txapelketa antolatu zuen jokalari berriak eskuratzeko eta Imanol Viar, Nikol anaiarekin batera, aukeratua izan zen.

Gerra garaian oraindik ere Athleticen aritu zen lagunarteko partidatan (1938ko apirilaren 24an Burgoseko selekzioak 1-Athletic Clubek 6) eta ofizialetan (1939ko urtarrilaren 15ean, Errejional Txapelketa, Athletic Clubek 3-Erandiok 1).

Debutaren ostean bost denboraldiz geratu zen Athletic Cluben, 49 partida jokatuz: 37 Ligan, 2 Kopan eta 10 Errejional Txapelketan.

Bere azken partida Athletic Clubarekin 1942ko irailaren 17an izan zen, Ligan (Athletic Clubek 5-Betisek 0), eta Imanolek bosgarren gola egin zuen.

Denboraldi hori amaitzean, 1942-43 hain zuzen ere, eta Liga zein Kopa eskuratu ostean. Athletic Club utzi egin zuen.

Bere aldeko hileta elizkizunak ekainaren 4an, astelehenean, 19:30ean izango dira Indautxuko Karmengo Andra Mariren parrokian.