Athletic Club

Athletic Club, protagonista Artean

Athletic Club, protagonista Artean

Athletic Club izango da protagonistarik nagusiena Artea Merkatal Parkean egingo den Animazio eta Komunikazio kanpainan…

Athletic Club izango da protagonistarik nagusiena Artea Merkatal Parkean egingo den Animazio eta Komunikazio kanpainan ekainaren 7tik 16ra.

Inaugurazio ekitaldia ostegunean, ekainaren 7an, izango da 18:30ean eta Athletic Cluben aldetik Jose Angel Iribar, Jose Mari Argoitia eta Nerea Onaindia jokalari ohiek zein emakumezkoen taldeko Arrate Orueta eta Zuriñe Gil jokalariek hartuko dute parte.

Bisitariek hainbat ekitaldi eta erakusketa izango dituzte eskuragai 10:00etatik 22:00etara. Hauen artean honako hauek azpimarratuko genituzke:
Aukera egongo da penalti bat gelditzeko Athletic Clubeko jokalari birtual bati jaurkiketen simlagailuan.

Bat egin ahalko da Fundacion Athletic Club Fundazioarekin eta bere aurpegia daraman argazkia eskuratu ere, aukeran egongo den Athletic Clubeko hamaikakoarekin.

Halaber, Superliga irabazi berri duen Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari buruzko erakusketa egongo da prest.
Bisitariek gertutik ikusi ahal izango dituzte San Mames futbol zelai barriaren maketak eta gure Klubeko historiari buruzko hainbat bitxikeri ezagutuko dute.