Athletic Club

Igor Yebra Garaikur eta Erakusketa Aretoan

Igor Yebra Garaikur eta Erakusketa Aretoan

Igor Yebra bilbotar dantzaria Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Aretoa (San Mames, 26. atea) bisitatu…

Igor Yebra bilbotar dantzaria Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Aretoa (San Mames, 26. atea) bisitatu du ekainaren 12an, martitzenean eta zelaiko bisitaldi gidatua egin du.

Igor zale zurigorri amorratua da eta emozionatu zen Athletic Clubeko museoa ikustean, hau da gure historiaren zati handi bat eta lehoiek igandeko partida irabaziko dutelakoan dago. Bere umore ona eta futbolista itxura erakutsi zuen Yebrak, penalti batzuk gelditzen ere.