Athletic Club

Raimundo Perez Lezama jokalari ohia zendu da

Raimundo Perez Lezama jokalari ohia zendu da

Raimundo Perez Lezama, Lezama, 84 urte zituela hil da. Lezamarekin Athleticen historiako atezainik onenetakoa joan…

Raimundo Perez Lezama, Lezama, 84 urte zituela hil da.

Lezamarekin Athleticen historiako atezainik onenetakoa joan da, Carmelo eta Iribarrek jarraipena eman zioten sagari hasiera eman ziona, eta baita jokalaririk goraipatuenetako bat ere. Hala egiaztatzen dute bere bi ligek (1942-43 eta 1955-56), sei kopek (1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956) eta golik gutxien jasotako atezainari emandako Zamora sariak (1946-47).

Lezama, gerrako haurra, Ingalaterran trebatu zen futbolari gisa, herrialde horrek hartu baitzuen bere erbestealdian, eta bertan jokatu zuen lehen mailan Southamptonen kolore zurigorriak defendatuz.

Ingalaterratik itzuli zenean denboraldi batez Arenas-en jokatu zuen, eta Getxoko talde horretatik, 1941ean, Athleticera egin zuen jauzi. Hori zen bere ilusiorik handiena. Athleticen 16 denboralditan egon zen, 1941-42tik 1956-57ra.

Lezamak aire berriak ekarri zituen ate zurigorrira, lehiaketa ingelesean ikasitakoa ekarri baitzuen Bilbora. Orain dela gutxi egindako elkarrizketa batean azaldu zuen bezala bera izan zen hankarekin jolasten lehena, eskuarekin ateratzen, areatik kanpo ateratzen edo pilota boteprontoan mugimenduan jartzen lehena. Ez zen, beraz, San Mameseko ikuslea ikusten ohituta zegoen jokalari, baina, hala ere, jokalari goraipatuenetakoa zen.

Onena eta txarrena egiteko gai, ‘Lezamada’ ospetsuak, Athleticekin jokatutako 261 partiden artean 1943an jokatutako Kopako finala aipagarria da; partida horretan giltza izan baitzen zurigorriek garaipena lortzeko.

Athleticeko bere azken urteetan Carmelo Cedrunen ordezkoa izan zen, eta club zurigorria utzi ondoren futbolaz gozatzen jarraitu zuen Indautxun, Sestaon eta Arenasen. Azken talde honetan zintzilikatu zituen bere botak.

Raimundo Perez Lezamaren aldeko hileta elizkizunak azteazkenean 25ean, Bilbon, Corpus Christi elizan izango dira.

Athletic Clubek bat egiten du sendia eta lagunen minarekin. Goian bego.