Athletic Club

Bisitaldi instituzionalen amaiera

Bisitaldi instituzionalen amaiera

Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidenteak, amaiera eman dio gaur presidentea aukeratua izan ondoren prest…

Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidenteak, amaiera eman dio gaur presidentea aukeratua izan ondoren prest zeukan bisitaldi instituzionalen zikloari. Konkretuki goizez Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin elkarrizketatu da Ajuria-Enean, eta eguerdian gauza bera egin du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin.

Aste hasieran bildu zen Bizkaiko Batzar Nagusien presidentea den Ana Madariagarekin, hilaren 23an, ela gauza bera egin zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkatearekin uztailaren 25ean.