Athletic Club

Partidotxoa Covaledan

Partidotxoa Covaledan

Athletic Clubeko lehen taldeak partidotxoa jokatu du ordu bete pasatxoz ostiralean, uztailaren 27an, Covaledan. Joaquin…

Athletic Clubeko lehen taldeak partidotxoa jokatu du ordu bete pasatxoz ostiralean, uztailaren 27an, Covaledan.

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako taldeak plazaratu ditu. Peto zuriz jantzita Lafuente; Iraola, Aitor Ocio, Ustaritz, Exposito; Etxeberria, Muñoz, Tiko, David Lopez; Llorente eta Aduriz. Kamiseta gorriz Raul, Zubiaurre, Prieto, Sarriegi, Casas; Cuellar, Murillo, Gurpegi, Gabilondo; Susaeta eta Jon Velez.

Atsedenaldira iritsi baino lehenago Dañobeitia sartu da Casasen ordez, Gabilondo ezker lateralean kokatuz. Bigarren zatian Orbaiz sartu da Tikoren ordez talde zurian eta baita Prieto Ustaritzen ordez. Aldaketak direla medio, Tiko euskarrira pasatu da talde gorrian eta Murillo zentralera. Partidotxoa amaitu baino zertxobait lehenago Susaeta sartu da talde zurian eta Llorente gorrian.

Adurizek egin du gol bakarra amaitzeko gutxi falta zela.