Athletic Club

Kamiseta berria eta lehen taldea aurkeztu dira San Mamesen

Kamiseta berria eta lehen taldea aurkeztu dira San Mamesen

Athletic Clubeko lehen kamiseta berriak taldearen aurkezpenean, uztailaren 30ean, San Mamesen egin den ekitaldian parte…

Athletic Clubeko lehen kamiseta berriak taldearen aurkezpenean, uztailaren 30ean, San Mamesen egin den ekitaldian parte hartu duten zaleentzat izan dira. Bertaratu diren guztiak janzkera berrien zozketa esklusiboan sartu dira jokalariek aurkezpenean erabili dituzten kamisetak eskuratzeko.

Athletic Clubeko lehen taldearen aurkezpen ofiziala uztailaren 30ean, astelehenean, egin da 19:00etan San Mamesen, nahiz eta 18:00etatik aurrera hainbat ekitaldi burutu diren bertan. Ordu horretan Harmaila Nagusiaren ateak ireki dira eta 19:00ak arte parte hartzaile guztiek papertxo bana jaso dute jokalariek aurkezpenean erabiliko dituzten kamiseta berrien zozketan parte hartu ahal izateko.

Lehen taldea aurkezteko San Mamesen egin diren ekitaldi guztien helburua zerau da, gure kluba osatzen eta sostengatzen duten partaide guztien garrantzia azpimarratzea da eta aintzineko eta gaurko baloreak batzea. Horregatik jokalariak, jokalari ohiak, oinarri futboleko ordezkariak, bazkideak, peñak eta zaleak elkartuko dira bertan.

Aurrez aurretik, 18:00etan lehen taldeko kamiseta berriaren aurkezpena egin da San Mameseko prentsa aretoan, solik hedabideentzako prestatu den agerraldian.

Kamiseten irabazleak: 12 – 617 – 6692 – 612 – 106 – 300 – 318 – 2524 – 1030 – 7332 – 6129 – 260 – 5799 – 630 – 7286 – 199 – 6821 – 6383 – 611 – 1470 – 627 – 634 – 31 – 4249 – 998 – 256 – 1456 – 263 – 1500.