Athletic Club

Abuztuaren 2ko lan saioa

Abuztuaren 2ko lan saioa

Bi talde antolatu ditu Joaquin Caparros entrenatzaileak abuztuaren 2ko goizeko lan saioan. Alde batetik arratsaldez…

Bi talde antolatu ditu Joaquin Caparros entrenatzaileak abuztuaren 2ko goizeko lan saioan. Alde batetik arratsaldez lagunarteakoa jokatuko dutenek, edo minutu gehien edukiko dituztenak behintzat, lan taktikoa egin dute: Lafuente, Iraola, Aitor Ocio, Luis Prieto, Exposito, Etxeberria, Javi Martinez, Murillo, david Lopez, Llorente, Aduriz, Sarriegi, Susaeta, Jon Velez eta Orbaizek.

Alboko zelaian lan fisikoari ekin diote gainerakoek: Raul, Aranzubia, Casas, Gurpegi, Cuellar, Zubiaurre, Dañobeitia, Gabilondo, Tiko, Muñoz eta Garmendiak.