Athletic Club

Abuztuaren 4ko lan saioa

Abuztuaren 4ko lan saioa

Bi talde antolatu ditu Joaquin Caparros entrenatzaileak abuztuaren 4ko goizeko lan saioan, 09:30etatik aurrera. Alde…

Bi talde antolatu ditu Joaquin Caparros entrenatzaileak abuztuaren 4ko goizeko lan saioan, 09:30etatik aurrera. Alde batetik arratsaldeko lagunartekoa Emmenen jokatuko ei dutenak: Aranzubia, Zubiaurre, Casas, Sarriegi, Susaeta, Tiko, Dañobeitia, Orbaiz, Gabilondo, Muñoz, Cuellar, Jon Velez, Luis Prieto, Llorente eta Javi Martinez. Hortik gutxita Casasek lan saioa utzi du atzoko ondoeza berpiztu da eta.

Lan taktikoa nagusi izan da eta gainerakoek lan fisikoari gogor ekin diote futbol zelaiaren beste aldean. Zaurituek sendatzen prozesua segitu dute.

Bazkaltzeko ordua 13:00etan ipinita dago eta 16:00etan jokatuko duten hamasei jokalariak abiatuko dira autobusez Emmenera, bi orduko bidai guztira. Hasieran gainerakoek gimnasioan egingo zutela lan, Papendalen bertan, pentsatu den arrean, azkenik guztiak abiatuko dira partida ikustera.

Eguraldia ona izaten segitzen du, 25 gradu inguruko tenperaturarekin.