Athletic Club

Papendaleko egonaldia uzten du Lafuentek

Papendaleko egonaldia uzten du Lafuentek

Iñaki Lafuente jokalariak Athletic Clubeko egonaldia utzi du gaur asteartean, hilaren 7an, eta Bilbora abiatu…

Iñaki Lafuente jokalariak Athletic Clubeko egonaldia utzi du gaur asteartean, hilaren 7an, eta Bilbora abiatu da Espanyol taldera lagatu gisa joateko dituen baldintzak aztertzeko, guzti hau Gorka Iraizoz jokalaria kontratatzeko Athletic Clubek irekita duen operazioan barne.

Lafuente Javi Martinezekin batera abiatu da taxiz Dusseldorfera eta hegaldia hartuko dute alemaniar hirian.

Bestalde esan gaur bertan Roberto Martinez “Tiko” jokalariak egonaldira itzultzeko asmoa duela bere alaba ezagutu eta gero.