Athletic Club

Abuztuaren 10eko lan saioak

Abuztuaren 10eko lan saioak

Taldea ia bi orduz aritu da abuztuaren 10eko goizeko lan saioan. Gaurkoan taktika eta baloia…

Taldea ia bi orduz aritu da abuztuaren 10eko goizeko lan saioan. Gaurkoan taktika eta baloia izan dira nagusi eta eraso zein defentsako jokaldietan behin eta berriz erarik egokiena topatzen saiatu dira zurigorriak. Lesionatuak hobera doaz eta hainbat gainkarga daukaten Aduriz, Aitor Ocio eta Murillo bezala, lasaitxoago egin dute lan saioa.

Eguraldia lagun izan da gaurkoan eta tenperaturarik onena eskaini dio taldeari bihar Vitesseren aurkako lehia prestatzeko. Arratsaldeko 19:00etarako lan saio arin bat prest du Joaquin Caparros entrenatzaileak Papendaleko futbol zelaietan.

Arratsaldez ordubeteko lan saioa egin dute zurigorriek, bertan futbol-tenisa nagusi izan delarik.