Athletic Club

Jarduerak Eslovenian

Jarduerak Eslovenian

Igandea, abuztuak 12Taldeak partidaren ondoren lan saioa egingo du 10:30etan Sportni Park Llirij-en. Minutu gehien…

Igandea, abuztuak 12

Taldeak partidaren ondoren lan saioa egingo du 10:30etan Sportni Park Llirij-en. Minutu gehien jokatu zuten jokalariek errekuperaziorako lan saioa egin zuten lasterketa jarraituak eta luzatze-ariketak eginez, eta gainerakoek entrenamendu-saio handiago egin zuten. Arratsaldeko bostetan, talde guztiek UEFA erakundeak antolatutako ekitaldira jo zuten eta bertan lau taldeen, epaileen eta UEFAko kideen artean jai-giroa gozatzeko aukera izan zen. Maltatarrek kantekin eta dantzekin ekitaldia girotu zuten. Geroago, taldea hiriburura abiatu zen jatetxe italiar batean afaltzeko.

Astelehena, abuztuak 13

Taldea 10:00etan aritu da, goiz euritsu batean, Olimpia Centralnl Stadion-en. Lan saioa arazorik gabe egin dute eta taldea prest dago maila gorenean lehiatzeko. Arratsaldean, lantaldeak Postajnako leizeetara txangoa egingo du.

Gainera, Sandra Aurtenetxe eta Carlos Campo Klubeko zuzendaritza batzako kideak Athleticeko espedizioarekin elkartu dira gaur arratsaldean, Ljubljanan. Astearte honetan Bardolino Veronaren aurkako partida ikusi ahal izango dute Juan Manuel Delgado, emakumezkoen taldeko presidentea eta zuzendaritza batzako beste kidearekin batera.

Eusko Jaularitzako Kultur Sailaren laguntzarekin