Athletic Club

Numantziak 1 Athletic Clubek 3

Numantziak 1 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek Caja Duero Garaikurra Sorian eskuratu du. Zurigorriek Numantziari 1-3 irabazi dute. Joaquin Caparrosek…

Athletic Clubek Caja Duero Garaikurra Sorian eskuratu du. Zurigorriek Numantziari 1-3 irabazi dute.

Joaquin Caparrosek honako hamaikakoa aurkeztu du Numantziaren aurka: Iraizoz, Iraola, Exposito, Aitor Ocio, Prieto, Susaeta, Orbaiz, Llorente, Javi Martinez, David Lopez eta Aduriz. Aulkian Raul, Casas, Murillo, Muñoz, Etxeberria eta Libano egon dira.

Numantzia: Jacobo, Juanra, Sietes, Nagore, Palacios, Del Pino, J.C.Moreno, Jaio, Bolo, Brit eta Christian. Aulkian Nuñez, Mario, Rafa Jorda, Beranguer, Quero, Pavon, Huete eta Denis egon dira.

Epailea Llorente Carcedo izan da.

(4′) Susaetaren jokaldia, bere jaurtiketa Jacobok desbideratzen du.
(13′) Del Pinoren jaurtiketa, gora.
(14′) 0-1. David Lopezek falta bat ateratzen du eta Susaetak gola lortzen du baselinaz.
(22′) 0-2. David Lopezek gol bikaina lortzen du areaz kanpotik.
(31′) 1-2. Boloren gola, buruz, Morenoren erdiraketa aprobetxatuz.
(39′) Nagorek falta bat ateratzen du, gora.

ATSEDENALDIA

(46′) Aldaketak: Casas, Murillo, Muñoz eta Etxeberria Iraola, Exposito, Orbaiz eta Adurizen ordez.
(46′) Aldaketa: Pavon Christianen ordez.
(55′) Morenok falta bat jaurtitzen du eta Iraizozen geldiketa bikaina.
(63′) 1-3. Llorenteren gola Casasen erdiraketa aprobetxatuz.
(65′) Txartel horia Javi Martinezi.
(71′) Aldaketa: Libano David Lopezen ordez.
(71′) Lau aldaketa Numantzia taldean.
(78′) Queroren erdiraketa eta Jordaren errematea, langara.
(80′) Aldaketa: Huete Del Pinoren ordez.
(83′) Aldaketa: Mario Palaciosen ordez.
(87′) Txartel horia Murillori.

AMAIERA