Athletic Club

Del Horno lagatua Athletic Cluberi

Del Horno lagatua Athletic Cluberi

Athletic Clubek eta Valentzia CFek akordioa itxi dute Asier del Horno jokalariak gure taldean lagatu…

Athletic Clubek eta Valentzia CFek akordioa itxi dute Asier del Horno jokalariak gure taldean lagatu gisa joka dezan 2007-2008 denboraldian. Athletic Clubek erosteko aukera izango du jokalaria erosteko maiatzaren azkenera arte 3 milioi eurotan eta bi milioi aldakorrak Del Hornok joka zitezkeen partideen arabera behin aukera gauzatuz gero.

Aurkezpen ofiziala gaur ostegunean, abuztuaren 30ean, egin da 19:00etan, San Mameseko prentsa aretoan.

Lagapen akordioaren arabera Athletic Clubek aurtengo denboraldiko %60a hartuko du bere gain. Halaber, jokalariak ezin izango du jokatu 2007-2008 denboraldian Valentziaren aurkako bi neurketetan.