Athletic Club

Athletic Club Bartzelonan dago

Athletic Club Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago 19:30az geroztik. Hegaldiak hogei minutuko atzerapena izan du eta Hesperia…

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago 19:30az geroztik. Hegaldiak hogei minutuko atzerapena izan du eta Hesperia Tower hotelera 20:40ean iritsi dira zurigorriak, bertan zale zurigorri asko zain zeudelarik. Joaquin Caparros entrenatzaileak hedabideen galderak erantzun ditu bertan.

Antolatuta zegoen arabera bi jokalarik euren argazki zein sinadurak eskaini dituzte bertaratu direnei, kasu honetan Iraola eta Llorente izan dira eta adin guztietako zaleak pasatu dira hoteletik. Ostean, 21:15ean, afaria izan dute Athletic Clubeko espediziokideak, euren buru Monika Durango zuzendaritza batzako kidea zela, gainerako ordezkari instituzionalak domekan helduko dira-eta.