Athletic Club

Kadete A, Qatarrera

Kadete A, Qatarrera

Athletic Clubeko Kadete A taldea, Euskal Ligakoa, Qatarrera abiatuko da irailaren 16an Doha hiriburuan Aspire,…

Athletic Clubeko Kadete A taldea, Euskal Ligakoa, Qatarrera abiatuko da irailaren 16an Doha hiriburuan Aspire, Kirol Bikaintasunerako Akademian hilaren 20ra arte egoteko. Zurigorriak Bilbo-Frankfurt-Doha ibilbidea egingo dute eta astelehenean, hilaren 17an, lagunarteko partida jokatuko dute 20:30ean. Hilaren 18an basamortura egingo dute bisitaldia, hilaren 19an goizez hiria bisitatuko dute eta beste lagunartekoa jokatuko dute, 20:30ean ere. Itzulera irailaren 20an, ostegunean izango da Doha-Frankfurt-Bilbo ibilbidearekin.

Vicen Gomez entrenatzailearen eskutik, honako hauek izango dira abiatuko diren jokalariak:

Joseba Alkuaz Ortiz
Pedro Altamira Garaizar
Unai Bustinza Martínez
Ander Carbonera Urrejola
Iñigo Eguaras Álvarez
Urtzi Erleaga Malaxetxeberria
Xabier Franco Aranburu
Iker Guarrotxena Vallejo
Aitor Kortabitarte Luengo
Gontzal López Alberdi
Gorka Magunazelaia Garrido
Andoni Peña Roke
Jonás Ramalho Chimeno
Diego Sánchez-Pando Aristegi
Antón Velasco Catalá
Eneko Zabaleta Pérez

Hauxe izango da bigarren egonaldia gure klubeko talde batentzat, aurreko denboraldian Euskal Ligako Athletic Clubeko taldea Qatarren egon baitzen, 2007ko otsailaren 16tik 23ra hain zuzen ere, eta bertan lagunarteko hiru partida jokatuko zituen Aspire, Kirol Bikaintasunerako Akademiako jokalari bekadunen aurka (1-2, 1-4 eta 1-1). Esperientzia positiboa zen oso eta bigarrenez jaso du gonbitea Athletic Clubek.

Aspire goi mailako erakundea da. Bere helburua munduko goi mailako atletak ezagutzea, hezitzea eta entrenatzea da goi mailako kirolari profesionalak bihur daitezen. Berebiziko tresnak dauzka Aspirek, hauen artean aisia eta hezkuntzarako instalazioak, logela modernoak, anfiteatroa, irakurtzeko gelak, zazpi futbol zelai eta abangoardiako muskulazio eta fisioterapiarako gelak.

‘Nahi izan’ esan gura du akademiaren izenak eta bere filosofia da ikasleen bilakaera, akademikoki eta kirol aldetik, bultzatzea, helduen bizitzan ahalik eta aukera gehien edukitzeko.
Aspire akademiatik igaro dira, esaterako, Municheko Bayern eta Real Madrileko harrobi taldeak.