Athletic Club

Superliga Garaikur Aretoan

Superliga Garaikur Aretoan

Superligako garaikurra, pasa den igandean EEFF-k Athletic Cluberi emandakoa 2006-2007ko txapelduna izateagatik jaso zena, Ikusgai…

Superligako garaikurra, pasa den igandean EEFF-k Athletic Cluberi emandakoa 2006-2007ko txapelduna izateagatik jaso zena, Ikusgai dago jada Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa aretoan (San Mames 26 atea).

Garaikur berri honek aberastu egiten du emakumezkoen futbolari Garaikur Aretoan eskaintzen den tokia. Bertan atal historikoak daude, eta historikoa da lau Superliga irabaztea bost denboralditan.

Beraz, taldearen azken arrakastarekin batera, Superligako lehen garaikurra dago, Athletic Clubena dena hiru denboraldiz jarraian irabazteagatik (2002-03, 2003-04 eta 2004-05).

2003ko martxoaren 30ean San Mameseko historia emakumezkoen taldea lehendabiziko gola sartu zuen Nerea Onaindiaren janzkera eta baloia eta Itziar Gurrutxaga kapitainaren janzkera taldeko sinadura guztiekin, Katedralean ere laugarren Superliga eskuratu zuen egunekoak ere lekua daukate museoan.