Athletic Club

Levante UD-Athletic Club: Hamaikakoak

Levante UD-Athletic Club: Hamaikakoak

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztuko du Levanteren aukra: Iraizoz; Iraola, Aitor Ocio, Amorebieta, Del Horno;…

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztuko du Levanteren aukra: Iraizoz; Iraola, Aitor Ocio, Amorebieta, Del Horno; Susaeta, Murillo, Javi Martinez, David Lopez; Llorente eta Aduriz. Aulkian Aranzubia, Ustaritz, Tiko, Joseba Etxeberria, Cuellar, Iñaki Muñoz eta Velez egongo dira. Koikili geratu da deialditik at.

Levantek honako hamaikako zelairatuko du: Storari; Descarga, Serrano, Bruno, David; Juanma, Berson, Miguel Angel, Savio; Rigano y Riga. Aulkian Kujovic, Viqueira, Pedro León, Tommassi, Alvaro, Geijo eta Courtois.

Athletic Club 15:45ean heldu da Ciutat de Valencia futbol zelaira, 15:30etan hoteletik irten eta gero. Soropila buztita dago eta hainbat gunetan uraren presentzia nabaria da. Nahiz eta zerua grisez jantzita izan, goizean ez du euririk egin eta horrek lagundu egin du berdegunearen egoera hobeagoa izan dadin. Hainbat zale zurigorri egongo dira gaur futbol zelaian gure taldeari sostengua ematen.

Epailea Teixeira Vitienes izango da eta 15:30etatik aitzina begiztatu egin du zelaiaren egoera inolako arazorik gabe dagoela baieztatzeko.