
Iraia: Futbola intentsitate osoarekin bizi ahal izatea gustatuko litzaidake
Iraia: Futbola intentsitate osoarekin bizi ahal izatea gustatuko litzaidake
Iraia Iturregik 22 urte besterik ez ditu eta dagoeneko zaleen artean jokalaririk kuttunenetakoa da. 18…
Iraia Iturregik 22 urte besterik ez ditu eta dagoeneko zaleen artean jokalaririk kuttunenetakoa da. 18 urte zituenean bere lehen Superliga irabazi zuen, eta orain, Estatu Batuetan urtebeteko egonaldia egin ondoren, indar berarekin dator eta betiko ilusioarekin gure clubari bosgarren titulua irabazten laguntzeko.
Lezamako instalazioetan berarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta honakoa esan zigun:
Nola hasi zen futbolean jokatzeko zaletasuna?
Nire etxean beti egon izan da futbol giroa. Beti izan da elkarrizketarako gaia, telebistan partidak ikusten genituen, nire lehengusua ni baino sei urte zaharragoa da eta beti aritzen zen futbolean lagunekin. Beraz, ahal izan nuenean Lauro Ikastolan eman nuen izena areto futboleko mutilen taldean jokatzeko.
Jokatu ahal izateko zailtasunak izan al zenituen?
Egia esan nik bat ere ez. Aurkakoa. Taldekoak nire gelakideak ziren eta ni bat gehiago nintzen. Baloia taldeko beste edozein kideri bezala pastasen zidaten.
Egia da partida batean aurkariek zaila jarri zidatela eta beraiek ere bazuten neska bat taldean, Idoia Fernández, aurreko denboraldira arte Athletic B taldean jokatzen zuena, baina deialditik kanpo utzi zuten. Orduan arauak ez zeuden oso argi eta jakinarazi zuten nik jokatzen banuen partida inpugnatu egingo zutela.
Nire taldekideek, hauen gurasoek, eta entrenatzaileak esan zidaten berdin zuela. Ni taldeko beste bat gehiago nintzela eta inpugnatzen bazuten ere berdin zuela, garrantzitsuena jokatzea eta ongi pasatzea zela. Berdinketa lortu genuen, baina aurkariek partida inpugnatu eta galdutzat eman ziguten.
Nik uste dut bederatzi urte nituela, pentsa une horretan zer pentsa dezakezun. Oso harro nengoen nire taldez eta nire taldekideez, baina aldi berean triste nengoen ni bainintzen partida galdu izanaren erruduna.
Zenbat denboraldiz jokatu zenuen Lauron?
Lau denboraldi egin nituen areto futbolean jokatzen. Neska taldea sortu zen eta lau urte zoragarri izan ziren.
Eta hamalau urterekin Sondikara iritsi ziren. Aldaketa handia izan zen?
Beno, beraiekin entrenatzen hamabi urterekin hasi nintzen. Ezin nuen lehiaketa ofizialetan jokatu, baina lagunartekoak eta txapelketak jokatzen nituen eta horregatik aldaketa ez zen hain handia izan. Egia da nik 14 urte nituela eta taldean bazeuden nire urteak hala k0obi zituztenak, baina giroa oso ona zen eta berehala egokitu nintzen. Urtebete bakarrik egon nintzen eta gero Leioara joan ginen.
A ze denboraldia Leioako lehen hura, ezta? 29 gol 28 partidatan…
Beno, Leioara joan ginenean lurraldeko mailan jokatzea egokitu zitzaigun eta oso talde ona genuen. Ziur taldean bazegoela gol gehiago sartu zituen jokalariren bat. Egia esan oso ondo jokatzen genuen eta talde oso ona genuenez mailaz igotzea lortu genuen.
Leioako bigarren denboraldian maila igo eta Athletic iritis zen.
Bai. Oro har oso denboraldi ona izan zen, baina gainera Athletic izatera pasa zen. Guk bagenekien zerbait gaiari buruz, baina play off-aren azken partidan gogoratzen dut Iribar eta zuzendaritzako beste kideren bat Leioako palkoan egon zirela. Horrek presioa sartu zigun, baina oso partida ona egin genuen, partida ondo irabazi genuen eta Superligara igotzea lortu genuen. Ezin genuen gehiago eskatu. Bi urtetan, bi maila igo genituen eta gainera Athletic izatera iritsi ginen.
Nola bici izan zenuen aldaketa hori, talde arrunt bat izatetik Athletic izatera pasatzea, eta horrek dakarren guztia?
Gu Leioan oso ondo geunden, baina Athleticeko kamiseta janzteak eragiten duen sentimendua oso zaila da azaltzen. Prentsa aurkezpenean, jendea entrenamenduetan, egunkariek hurí buruz hitz egiten zuten nahiko maiz eta batez ere sortu zen ilusioa, bai gugan, bai taldean, bai gu ikustera etortzen zen jendearengan.
Lezaman entrenatzea oso berezia zen, baina partida ofizial bat jokatu genuen lehen egunean, Torrejonen aurka Lezaman jokatu genuen partidan 2000 pertsona ikustea oso berezia izan zen. Ez nengoen bereziki urduri baina bai amets batean bezala. Nire eguneroko bizimodua aldatu egin zen. Nik oraindik 17 urte nituen eta Ikastolan nengoen, eta han jende guztiak zoriontzen ninduen, prentsako zatiak erakusten zizkidaten, partidei buruz hitz egiten zidaten, beste jokalariei buruz, etab. Egia esan hori da nola sentitzen nintzen definitzeko modu egokia. Amets batean bezala.
Garai hartako oroitzapen asko al dituzu?
Gauza gehiago ditut (prentsa zatiak, aldizkariak…) Athletic izan aurrekoak ondorengoak baino. Lehenengo denboraldian gauzak jasotzen hasi nintzen baina gero utzi egin nuen.
Noizbait begiratu ditut partidaren bateko argazki bat edo gauza zehatzen bat bilatzeko eta gogoratzen zara Sondikan tribunaren azpian aldatu behar izaten genuela aldagelarik uzten ez zigutelako, zelaiak lokatzez beteta, eta ikusten duzu ahaleginak merezi izan duela eta orain gauden tokian gaudela.
Zer esan nahi du Athleticeko kamiseta bere historiaren leen partidan jantzi izanak?
Ohore bat da, noski. Ohore hori izan dugunak pribilegiatu gutxi batzuk izan gara eta uste dut denborak aurrera egin ahala konturatu garela hori zer den. Orain Ibaiganen txuri-beltzean ikusten dituzu duela 100 urte baino gehiago Athleticekin lehen aldiz jokatu zutenen argazkiak, eta hogei edo hogeita hamar urte barru ziur balio handiagoa emango diodala pribilegiatu horietako bat izateari.
Athleticekin sartu zenuen leen gola bosgarren jardunaldian izan zen Oviedo Modernoren aurka. Gogoratzen duzu?
Ez. Ez naiz gogoratzen nola izan zen. Ez naiz hainbeste gol sartzen ditudalako ahazten dituenetakoa, baina horrekin ez naiz gogoratzen.
Nola gogoratzen duzu San Mamesen jokatutako leen partida, 2003ko martxoaren 30ean izan zen Pueblaren aurka?
Izugarria izan zen. Baina ez egun hori. Egun batzuk lehenago San Mamesera joan ginen entrenatzera, zelaia ezagutu eta ohitzeko. Ni zelaian egona nintzen kalez jantzita baina entrenatzera atera nintzenean sentsazio berezia izan nuen.
Baina partidaren egunean gehiegizkoa izan zen. Partida baino bi ordu lehenago zelaiaren inguruan gelditu ginen eta ikusi genuen jendea bertaratzen ari zela. Baina beroketak egitera atera ginean eta hainbeste jende ikusi genuenean San Mamesera gerturatzen ezin genuen sinistu. Beroketak egiten ari ginela Tribuna nagusitik pasatzen ginen bakoitzean jende zutik jarri eta txalo egiten zuen eta partidan sentitu genuena ez dakit nola azaldu. Gure ametsa bete genuen.
Eta hamabost egun bberanduago berriz San Mamesen eta txapeldunak…
Hiru aste horietan ezustekoak etengabeak izan ziren. Pueblaren partidan jende pila bat egon ondoren, partida hau iritsi zen eta pentsatzen genuen jende bera etorriko zela. Baina 30.000 pertsona edo gehiago ikusi genituenean nora joan ere ez genekien. Eskerrik partida zailtasun handirik gabe atera genuen eta titulua gure jendearekin ospatu ahal izan genuen. Zoragarria izan zen.
Kirolean gauza gehiago irabazi dituzu, baina titulu hori oso berezia izan zen.
Bai horixe. San Mamesen, zure jendearekin, lehen titulua…Dena bikaina izan zen. Arrazoi duzu, adibidez Europeoa irabazi dut eta Tailandian 19 urtez azpiko Mundialean jokatu nuen baina ez du zerikusirik. Maila pertsonalean batez ere, beti jokatzea amestu duzun zelaian titulu bat irabaztea, zure bihotzeko taldearekin, zure jendearen aurrean… Ezin da gehiago sentitu.
Zer esaten didazu Europako leen parte hartzeari buruz.
Guk bagenuen Alemaniako taldeen indarraren berri. Baina azkeneko partidara aukerekin iritsi nahi genuen eta hala izan zen. Lehen bi partidak irabazi genituen eta Frankfurten gol askorengatik galdu genuen. Baina pozik geunden. Batetik aurreikusitakoa bete genuen. Ziur asko gehienetan irabazi egingo ziguten baina agian egun horretan irabazteko aukera izan genuen. Ez zen horrela izan, baina bukaera arte saiatu ginen.
Bestetik jendeak alemaniarren pareko taldea ikusi ahal izan zuen, talde profesionala eta futbol maila altua egon daitekeela ikusi zuen. Jendeak aipatu zidan jarraitzaileek esperientzia gustuko izan zutela, eta guretzat oso positiboa izan zen.
Bai noski, horren ondoren ez zaizue berriz gertatu.
Bai. Hurrengo urtean Arsenalen aurka berdinketa lortu genuen. Sueziako txapeldunaren aurka gutxiengoagatik galdu genuen eta pausu oso handiak ematen ari ginela ikusi genuen. Oso garrantzitsua da ikustea lana eta sakrifizioak hobetzeko balio duela.
Kanporaketarik gogorrena, aurtengoa.
Niretzat bai. Jokalari bakoitzak ezberdin sentitzen du, baina uda honetako kanporaketa oso zaila izan da niretzat. Gol batengatik lehen fasetik kanpo gelditu gara, eta bigarrenean Arsenal egokitu zitzaigula ikusita eta laurdenetara bi talde pasatzen zirela ikusita. Niretzat oso gogorra izan da, final laurdenetan egon gintezkeela ikusten nuelako. Eta laurdenak beste gauza bat dira. Championseko joan-etorriko kanporaketa jokatu ahal izatea, nahiz eta ziur asko hor kanporatuko gintuzten, lortu beharreko helburua zen eta ezin izan da lortu.
Zure bigarren denboraldian hat-trick bat lortu zenuen Hispalisen aurka. Baloia gordetzen al duzu?
Ez!. Batzuk esan zidaten baloia eskatzeko baina Hispalis ez zen oraingoa, orain Sevilla da. Club xumea zen eta lotsa eman zidan baloia eskatzea. Ni futbol xumetik nator eta badakit baloi batek zer esan nahi duen. Beraz ez nuen eskatu baina oso ondo gogoratzen dut partida hura. Beste bat lortu ahal dut!, eta orduan baloia jasotzen saiatuko naiz.
Txartel gutxi jaso dituzu zure historialean.
Bai. Eta gogor joaten naiz baloiarengana, baina beti baloiaren bila. Nik ematen dudana baina gehiago jasotzen dut, hori egia da.
Nola bici izan zenuen bigarren titulua?
Txapeldun gisa ekin genion denboraldiari, eta, ondorioz berriz lortzeko faboritoak ginen. Baina guk ere gogo izugarria genuen onenak ginela erakusteko eta berriz irabazi nahi genuen. Eta hala egin genuen. Sabadellen aurka irabazi genuen Barakaldon eta Ligako azken partidan, San Mamesen, Liga irabazita genuen.
Gogoan dut partida galdu ondoren Iñigo oso haserre zegoela. Txapeldunak ginen eta inkoszienteki Katedraleko partida galtzen utzi genuen. Baina tira, helburu nagusia beteta zegoen. Berriz ere txapeldunak ginen. Lehenengoaren oso ezberdina izan zen baina baita oso polita ere.
Eta hirugarrena Bartzelonan irabazi zenuten…
Bai, horrek ezberdina egin zuen. Gurekin joandako jendearekin irabazi genuen eta, batez ere, oso garrantzitsua izan da garaikurra jabetzan lortu baikenuen eta hori oso gutxik dute.
Tituluaren ospakizuna oso ezberdina izan zen.
Bai, hori bai. Erakundeetan egon ginen, kamioian jaitsi ginen eta udaletxeko balkoira joan ginen. Ahaztezina. Duela urte batzuk pentsaezina zen gurekin hainbeste jende egotea.
Eta tituluak askotan irabazita ere, zuek izan zarete lehenak.
Hori egia da. Esperientzia bizitzeko zorte izan dugunak urte batzuk barru elkartu eta malko batzuk botako ditugu bizi izan genuen guzia gogoratuz. Garaipen asko lortzea espero dut, baina lehen Liga bezalakorik ez dago ezer. Niretzat, behintzat, garrantzitsuena da. Niretzat ohore handia da hori guztia bizi ziana.
Eta uda dator eta gauzak zailtzen hasten dira.
Bai horixe. Baztertuta egon ginen. Ez genekien ezer. Iñigok eta bere taldeak dimititu egin zuten ikusita presidentea ez zegoela prest emakumezkoen futbolaren alde egiteko, eta guk ere hala ikusten genuen. Denboraldi txarra izan zen. Ez naiz gauzak ahaztearen aldekoa, baina hobe da alde batera uztea, urte hain txarrean ikasi genuenarekin gelditu behar dugu eta berriz gerta ez dadin aurrera begiratu.
Denboraldia bukatu eta Floridara joatea erabaki zenuen.
Oso argi neukan. Hori egiteko unea zen. Joatekotan orduan joan behar nuen, ez nuen 28 urterekin egingo. Gainera eskaintza oso ona zen maila guztietan, batez ere ikasten jarraitu ahal izateko. Urte osoa sufritzen pasa genuen eta argi zegoen cluba zuzentzan zuen jendeak ez gintuela han nahi. Beraz, bi aldiz pentsatu eta Floridara joan nintzen.
Zer moduzko esperientzia izan da?
Oso ona. Una zailak izan dira. Iritsi, beste herrialde bat, beste hizkuntza bat, baina ohitzen zara. Pozik nago hartu nuen erabakiarekin eta esperientzia hori bizitzeko aukera duten jokalariei aprobetxatzeko esango nieke.
Baina gogorra da eta joan aurretik jakin behar da. Beka berritzeko aukera izan dut baina Bilbon gelditu nahi nuen eta hemen nago.
Entrenamendu mailan ezberdintasun handia al dago?
Han jokoa oso ezberdina da eta horregatik entrenamenduak oso fisikoak dira. Astean hirutan entrenamenduak baloirik gabekoak dira. Dena fisikoan oinarritzen da. Gainera, beste lau baloiarekin.
Hemen astean zazpi egunetan entrenatzeko aukera izango bagenu asko hobetuko genuke, alderdi fisikoan batez ere, baina ulertu behar da guk ikasi, lan egietn dugula eta ez dela posible.
Ez al duzu pentsatu AEBn jarraitu eta liga profesionalean jokatzen saiatzea?
Entrenatzaileari esan nionean Bilbora itzultzea pentsatzen ari nintzela aukera horri buruz hitz egin zidan. Liga Profesionala datorren denboraldian itzuliko da, baina nik ez dut uste aukerarik dudanik. Gehienez lau jokalari atzerritar egon daitezke talde bakoitzean eta Ligak sei talde besterik ez ditu izango.
Azkeneak 20 edo 25 jokalari sartu ahal izango dira, baina ez dut uzte ni horietako bat naizenik. 22 urte ditut eta ez dut nahikoa mailarik. Agian sartuko nintzateke, baina ziur ez dudala gehiegi jokatuko eta nire lehentasuna jokatzea da. Beraz, estera itzuli naiz eta oso pozik nago.
22 urte besterik ez dituzu. Oraindik baduzu denbora profesionala izatera iristeko.
Hala izatea espero dut. Futbola intentsitate osoarekin bizi ahal izatea gustatuko litzaidake. Pasa den urtean entrenamenduez eta jokatzeaz gain ikasi gein behar nuen eta oso gogorra zen.
Gainera, gai ekonomikoa alde batera utzita, gustatuko litzaidake probatzea noraino hel naitekeen jakiteko. Ikusi dut astean zazpi egunetan entrenatuta asko hobetzea lortzen duzula. Eta oso polita izango litzateke futbolean zentratzea noraino hel gaitezkeen ikusteko. Ez dut zalantzarik futbola modu profesionalean bizitzerik izango bagenu Europa club onenen mailara iritsiko ginatekeela, gaitasuna eta gogoa badugulako.
Bilbora iritsi eta Kopa jokatu duzu.
Bai. Estatu Batuetan hilabete lehenago utzi nion entrenatzeari eta nire aldetik aritu nintzen arren, ez da gauza bera. Ez zen leen aldia Iñigok hegalean jartzen ninduela eta ahalik eta hoberen egiten saiatu nintzen.
Baina ezin izan genuen kanporaketa pasa…
Ez. Askotan galdetu izan diot neure buruari zergatik kanporatzen gaituzten lehenengoan, eta arrazoi nagusia da txapelketari Ligako txapeldun gisa ekiten diogula. Talde hoberenen helburu nagusia Liga da, erregulartasunaren txapelketa da eta Europam jokatzeko eskubidea ematen dizuna. Horregatik, gure aurkariak Koparen bila joaten dira, ez baitute besterik.
Levante, adibidez, jokalarietan diru asko gastatzen duen taldea da eta haiekin jokatu genuenean Kopa irabazi behar zuten ahalegin hori justifikatzeko.
Gainera, oso ondo ezagutzen gaituzte, edo oso ondo ezagutzen dugu elkar. Edozein detailerekin kanpoan geldi zaitezke.
Hala ere, nahiago dut Superlifga irabazten jarraitu eta beraiek irabaz desatela Kopa.
Athletic eta Bizkaiako futbola prestatuta al dago une txarretarako?
Zale batzuk oso fidelak dira, baina uste dut oraingoz goian borrokan jarraitu behar dugula aalik eta jende gehien erakartzeko. Bosgarren gelditu ginen denboraldian jende gutxiago etorri zela nabaritu zen eta argi dago zenbat eta gorago egon eta zenbat eta gogorrago borrokatu hobeto, maila guztietan. Zaleen mailan, erakunde mailan, eta batez ere emakumeen artean zaleak egin eta hauek futbolean jokatu nahi izatea. Bidearen zati handi bat egin dugu, baina asko dago egiteko eta garrantzitsuena ez gelditzea da eta aurrea egitea. Artearekin lortutako akordioa, adibidez, oso ondo dago, asko lagunduko duela uste dut. Zuzendaritzaren lana eskertzekoa da, baita akordio hori lortzeko lan egin duen jendeaarena ere. Joan den astean Juan Manuel Delgadorekin eta Arteako zuzendaritzako kideekin aurkeztu genuen.
Zein da Athleticez duzun leen oroitzapena?
Txikia nintzenean Ikastolan futbola bizitzen hasi ginenean Alkiza, Garitano, Valverde, Kuko eta batez ere Julenen garaia zen. Azken hau, bat batean atera zen eta uste dut denak konturatu zirela.
Gero, ni beti Josebari begiratzen nion, agian nire toki berean jokatzen zuelako, eta bera ere 17 urterekin iritis zelako Athleticera.
Bai, egia da txikiagoa nintzenean gehien gustatzen zitzaidan jokalaria Bakero zela, Barçan zegoen eta asko gustatzen zitzaidan nola jokatzen zuen.
Bukatzeko, zer iritsi duzu Klubaren web orriaz?
Gustatzen zait, eta ez da zurekin hitz egiten ari naizelako. Niretzat hoberena da. Gustatzen zait webetan barrena nabigatzea, emakumezkoen futbolaren munduan batez ere, eta Superligako beste cluben orrialdeak iksuten badituzu ez dago konparatzerik. Selekzioko jokalariekin elkartzen garenean eta gaiari buruz hitz egiten dugunean edo zerbait kontsultatzen dugunean esaten digute gure web orria oso ona dela. Estatu Batuetan ere nire kideei web orria erakusten nien eta harrituta gelditzen ziren. Eta hori han internet bidez emakumezkoen futbolaren jarraipena egiten dela, baina ez du zerikusirik gure web orriarekin. Jokalarien fitxa osoak, jokalari ohienak, partida guztienak, goleatzaileak, partidak zuzenean, jokatutako minutuak, txartelak…
Oso ondo dagoela esan dezaket eta, alde handiarekin, hoberena dela.
Eskerrik Asko Iraia.