Athletic Club

Luis Solarren izendapena

Luis Solarren izendapena

Luis Solar izendatu dute gaur, 2007ko urriaren 1ean, Lezamako koordinatzaile nagusia. Solar Kirol Hezkuntzan lizentziatua…

Luis Solar izendatu dute gaur, 2007ko urriaren 1ean, Lezamako koordinatzaile nagusia.

Solar Kirol Hezkuntzan lizentziatua da eta Filosofia eta Gorputz-zientzien doktorea EHUn. Bere ibilbidean honako ardurak izan ditu, besteak beste: Bilboko Udal Kirol Institutuaren zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol eta Gazteriaren zuzendaria, Bilbao Kirolakeko arlo Kirol-teknikaren zuzendaria eta Bilboko Udaleko Kultur zuzendaria.