Teknifikazio jardunaldiak
Kluba

Teknifikazio jardunaldiak

Gaur, asteartean, 2007ko urriaren 2an, behe mailakoentzako teknifikazio jardunaldiak hasi dira Lezaman. Hitzorduan zortzi jokalari…

Athletic Club
Athletic Club
2007ko urr. 2a

Gaur, asteartean, 2007ko urriaren 2an, behe mailakoentzako teknifikazio jardunaldiak hasi dira Lezaman. Hitzorduan zortzi jokalari egon dira present, lau Baskoniakoak, hiru ohorezko gazte mailako taldekoak eta beste bat nazio mailako gazte taldekoa. Teknikarien aldetik lehen taldeko entrenatzaileetaz gain Peio Agirreoa eta Gari Fullaondo egon dira. Asmoa da asteartero egitea, lerroz lerro eta multzo bi erabiliz, bata aipaturiko hiru taldeen jokalariak eta beste bat haurren gorenak eta kadete biek osatuta.

+
Informazio gehigarria