
Athletic Club-AC Milan: Txartel salmenta
Athletic Club-AC Milan: Txartel salmenta
AC Milan Europako txapeldunak baieztatu egin du jokalari hauen presentzia: Ronaldo, Emerson, Maldini, Pato, Jankulovski,…
AC Milan Europako txapeldunak baieztatu egin du jokalari hauen presentzia: Ronaldo, Emerson, Maldini, Pato, Jankulovski, Nesta, Bonera, Gilardino (bi gol lortu zituela Lazioren aurka 1-5 irabazitako partidan) Cafu, Gourcuff, Inzaghi eta Serginho ostiraleko partidarako.
Bestalde, zortzi dira Milaneko jokalariak nazioarteko partida izango dutenak, lagunartekoak ala ofizialak: Ambrosini, Bonera, Gattuso, Pirlo eta Oddo Italiarekin; Kaka Brasilekin; Simic Kroaziarekin eta Seedorf Holandarekin.
Italiar taldeak jada iragarri du partida bere web orrialdean, 21ean jokatuko du Empoliren aurka eta 24an Shakhtar ukraniar taldearen aurka Champions Leagueko partidan.
Athletic Club-AC Milan SAN MAMES FUTBOL ZELAIA
Barikua, urriaren 12, 20:45etan
Lagunartekoa
TXARTEL SALMENTA
TXARTELDEGIA: SAN MAMES FUTBOL ZELAIAN
Martitzena, eguastena, eta eguena, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Barikua, 10:30etatik 13:30etara eta 19:00etatik aurrera.
Athletic Club – AC Milan partidarako sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan eskuratu ahalko dira, “Kirolak” atalean sartuz. Bazkide bezala identifikatzeko Klubaren Karneta sartzea ez da beharrezkoa izango.
Finantzia txartela duten erabiltzaile guztiek baliatu ahalko dute urriaren 9tik aurrera, eguneko 24 orduetan. Zerbitzu hau doakoa da BBK-ko finantzia txartela dutenentzat.
SALNEURRIAK
Harmaila nagusia:
Bazkideak 18 €. 14 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako bazkideak, 15 €.
Publikoa: 24 €. 14 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, 20 €.
Beste harmailak:
Bazkideak 14 €. 14 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako bazkideak, 11 €.
Publikoa: 18 €. 14 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, 16 €.
Ekialde – alboko aurrealdeak:
Bazkideak 10 €. 14 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako bazkideak, 7 €.
Publikoa: 14 €. 14 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, 12 €.
Ipar – hegoko aurrealdeak:
Bazkideak 6 €. 14 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako bazkideak, 3 €.
Publikoa: 8 €. 14 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, 5 €.
Sarrerak zenbakirik gabekoak izango dira, hori dela eta, bazkideek ezin izango dute bere jesarlekua erreserbatu.
Salbuespen bezala, partida honetan bazkideek bere karnetak adierazten duen beste harmaila baterako sarrera erosteko aukera izango dute, bazkidearen salneurri berezian.
Futbol zelaira sartzeko sarrera eta karneta erakutsi beharko dira bazkideen kasuan, eta sarrera eta NANa 14 urte azpikoen eta 65 urte gorakoen kasuan.