Athletic Club

Bidaia plana eta AC Milani buruzko hainbat datu

Bidaia plana eta AC Milani buruzko hainbat datu

AC Milan taldea ostiralean bertan helduko da Bilbora txarter hegaldiaz 11:00etan Milanetik irteera izango duena…

AC Milan taldea ostiralean bertan helduko da Bilbora txarter hegaldiaz 11:00etan Milanetik irteera izango duena eta 12:40an Bilbora heltzeko ordua daukana. Gorribeltzak Sheraton Bilbao Hotelean izango dute ostatua, hortik irtengo dira futbol zelairantz 19:15ean eta partidaren ostean txarter hegaldiaz ere itzuliko dira Milanera.

Athletic Clubek Gianni Riverak entrenatzen zuen AC Milanen aurka jokatu zuen UEFAko Kopako final zortzineretan 1976/77 denboraldian. Joaneko partidan, San Mamesen, gure taldeak, Koldo Agirreren zuzendaritzapean, 4-1 irabazi zuen, Carlos (2) Dani (2) eta Fabio Capello golegileak izanik. San Siron, aldiz, 3-0 zihoan partida ‘rossoneri’ taldearen alde, vaina Rojo Iri egin zioten penaltia gauzatu zuen Madariagak 88. minutua, final laurdenetarako txartela lortuz.

Italiar taldeak “6” zenbakidun kamiseta kendu du Franco Baresiren omenez, hots, ‘il grande capitano’ ordezkatu ezina dela esateko beste modu bat. Berezia zen oso atzeko ziurtasuna bermatzean, keinu baten bitartez edota “Milan!” ohiuarekin, 80ko hamarkadaz geroztik guneko defentsarik onena osatu arte. San Mamesen ikusgai egon zen Baresi 1993. Urtean jokatu zen lagunarteko partidan.

Zazpi aldiz lortu ditu Urrezko Baloia Milango jokalari batek. Gianni Riverak talde italiarraren lehenengoa jaso zuen 1969an eta hurrengoa Ruud Gullitena izan zen 1987an PSV Eindhovenen eta Milanen urte berean jokatuz. Geroago, Marco Van Bastenek hiru aldiz eskuratu zuen saria 1988, 1989 eta 1992 urteetan. George Weah liberiarrak 1995ean (PSG eta Milanekin) eta Andriy Shevchenkok 2004an irabazi zuten. Aurten, zortzigarrena Kakak lortuko ote?

AC Milan Europako txapelketa gehien irabazi duen taldea da. Gorribeltzek 14 titulu eskuratu dituzte guztira, Real Madrilek bi garaipen gutxiago dituen bitartean. Hain zuzen ere, Milango taldeak Europako txapeldunen 7 Kopa ditu (joan den maiatzan Liverpoolen aurka lortu zuen azkena), 2 Errekopa eta Europako 5 Superkopa, Sevillaren aurka lortutakoa barne. Horrez gain, Kopa Interkontinentala hirutan eskuratu du, Real Madrilek egin duen bezala.